Mondragon Goi Eskola Politeknikoak berritu ditu bere EKOSCAN ziurtagiriak

Atzera

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak berritu ditu bere EKOSCAN ziurtagiriak

AITORPENA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak berritu ditu bere EKOSCAN ziurtagiriak

Arrasateko insatalzioetako bi eraikinek IHOBE-ren aitorpena jaso dute ingurugiroari eginiko ekarpenagatik

2021·01·18

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 10 eta 11 eraikinek euren EKOSCAN ziurtagiria berritu dute, IHOBEk (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak) sustatzen duen ingurumen araua. 2020ko abenduan berritutako auditoriak errekonozitu zuen zentroak ingurumen arloan eginiko lana, bereziki bere ahalegina ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak bultzatzeko nahiz klima aldaketa arintzeko. EKOSCAN ziurtagiriak aitortzen du hainbat erakunderen jarduna lan metodo bat hautatzeagatik ahalbidetzen duena ingurumen portaeraren hobekuntza modu sinplifikatuan. Honela eragin nahi du bizkorrago gutxitzeko hondakin, isuri, edo emisioen sorrera eta baliabideen erabileraren optimizazioan. Epe laburrari dagokionez, EKOSCAN arauak sistematizatzen ditu urtero lorturiko ingurumen hobekuntza emaitzak eta bermatzen du ziurtagiria lortzen denetik gehienez ere 3 urteko epean ingurumen araudiaren betearazpena.

Aitortza bikoitza

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 10 eta 11 eraikinek lehen EKOSCAN ziurtagiria 2012an lortu zuten eta ordutik urtero berritu dute. Ziurtagiriaren azken berrikuspenean, 2020ko abenduan, auditoreek honako balorazio positiboak egin zituzten:

  • 10 Eraikina: eko-etiketa gabeko komuneko papera % 100 gutxitzea eta gutxitzea guztiarekiko instalatutako fluoreszente KWtan % 2,18.
  • 11 Eraikina: eko-etiketa gabeko komuneko papera % 100 gutxitzea eta pertsonako energia kontsumoa gutxitzea % 28,83.

Oro har, AENORek eginiko auditoriak aitortu zuen Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren lana Ingurumen Hobekuntza Taldean eginiko lanean edota ingurumen konpromiso aktiboak sartu izana bere 2020-21 eta 2023-2024 Plan Estrategikotan. Balorazio honekin bat eginez, fakultateko Ingurumen Lantaldeak helburu gisa jarri du ISO 14001 ziurtagiria lortzea 11 Eraikinean, 2021-22 ikasturtean lortzea espero den helburua.