Tesi zuzendaria
Tesiaren Zuzendaria
Tutorea zuzendariarekin batera ikasleari ikerkuntza prozesuan laguntzen dion pertsona da. Berari dagokio ere, doktoregaiaren harremana zaintzea Doktorego-Programaren Komisio Akademikoarekin.
Tutorea, Doktorego-programaren ikerkuntza lerroekin lotutako esperientzia ikertzaile akreditatua duen doktorea izango da. Bere funtzioak hurrengo hauek izango dira.
- Diseinatu, planifikatu eta gainbegiratu, zuzendariarekin koordinatuta, prestakuntza jardueren koherentzia eta egokitasuna.
- Aldian behingo jarraipena egitea zuzendariarekin batera, prestakuntza-jardueren eta Ikerkuntza-Planaren arrazoitutako txostenaren bitartez. Bermatu, komenigarria uste izango balu, bertan gehitutako ondorengo hobekuntzak eta zehaztasunak.
- Zaindu doktoregaiaren interakzioa DPBA-rekin.
- Beharrezko azpiegiturarako sarbidea erraztea, ikaslearen lan orokorreko planean planteatutako helburuak eta helmugak lortzeko.
- Ziurtatu, Doktoregaiak ezagutzen dituela, DP-ko gida akademiko-administratiboa, tesiaren aurkezpen eta irakurketaren araudia eta tesia garatzeko dituen gehienezko epeak.
- DPBA-k esleitutako beste batzuk.
Tesiaren Zuzendaria
Zuzendaria tutorearekin batera ikasleari ikerkuntza prozesuan laguntzen dion pertsona da. Matrikulazioa egin zenetik, sei hilabetetatik beherako epean, tesiaren zuzendaria eta hala badagokio kozuzendaria esleituko dira. Zuzendaria (eta bere kasuan kozuzendaria) tutorearekin kointzidentea izan daiteke edo ez.
Zuzendaria, esperientzia ikertzaile akreditatua duen edozein doktore espainiar edo atzerritar izan daiteke. Hau ez da lotuta egongo inola ere, bere zerbitzuak ematen dituen unibertsitate, zentro edo erakundearekin.
Zuzendariaren funtzioak hauek dira:
- Ikerketa Planaren diseinuan eta honen garapenaren jarraipenean lagundu eta bideratu, tutorearekin batera, bilera erregularrak planifikatuz doktoregaiarekin eta tutorearekin.
- Diseinatu, planifikatu eta gainbegiratu, tutorearekin koordinatuta, prestakuntza jardueren koherentzia eta egokitasuna, bi printzipio hauek zainduz.
- Doktoregaiari erraztu unibertsitateak dituen ekipo eta azpiegitura guztiak, ikerketa jardueren garapenerako.
- IPa urtero ebaluatu tutorearekin batera, txosten arrazoitu baten bidez.
- Ikaslea sustatu eta lagundu hurrengo ahalmenak lantzen: Ikerketarako, bakarkako lanerako eta informazioaren analisi kritikorako ahalmenak.
- Ikasleak bere ikerkuntzaren gaian sakon dezan bidea eman, arloan adituak diren aholkularitzaren bidez eta pare akademikoen interakzioaren bitartez.
- Tesiaren proiektutik eratorriko publikazio zientifikoak irakurri, zuzendu eta komentatu.
- Doktoregaiak, tesia defendatzeko baldintza akademiko-administratiboak eta prozesu osoari dagozkion epeak eta denbora mugak ezagutzen dituela ziurtatu.
- DBPA-k esleitutako beste batzuk.
Lehen deskribatutako funtzioak konpromiso dokumental batean jasotzen dira. Honek izen behar ditu unibertsitatearen, doktoregaiaren, tutorearen eta zuzendariaren sinadurak. Dokumentu honetan jasotzen dira ere, konfliktoak konpontzeko prozesura bat eta jabego intelektualari nahiz industrialari buruzko eskubideak islatzen dira. Beharrezkoa balitz, konfidentzialtasun protokoloa sinatu beharko litzateke beste dokumentu batean.
Tesiaren tutore eta zuzendariaren esleipen prozedura
Tutorea edota zuzendaria edota kozuzendaria aldatzeko prozedura
Tutore edota zuzendariaren esleipena egin ahal izango da hurrengo kasuetan:
- Batzorde akademikoak, doktoregaiari entzunda eta aurreko eskaera idazki batean argudiatuta, honen doktoretza-tesiaren tutorea, zuzendaria edo kozuzendaria aldatu ahal izango du, doktoretza egiten ari den edozein alditan, arrazoi justifikatuak egonez gero.
- Tutoreak, zuzendariak edo kozuzendariak idazki argudiatu baten bidez eskatuta. Honek, edo doktoregaiaren onarpena izan behar du edo DPBA-k, komenigarria dela ikusi behar du arrazoi justifikatuak daudelako. Aldez aurretik beti entzun behar zaio doktoregaiari.
- Konflikto edo ezinbesteko kasuan, DPBA-k, inplikatuak entzunda (tutorea, zuzendaria, kozuzendaria egongo balitz, doktoregaia) erabakia bere gain hartuko du.
DPBA-k gehiengo soilagatik erabakiko du (Doktorego-Programako Koordinatzailearen botoak berdinketak ebatziko ditu) eskatutako aldaketa egitea komeni den, zehaztasun guztiak atertu ondoren.