Zertan ikertu dezakegu?
Zertan Ikertu Dezagu?
Doktoretzaren helburua doktoregaiaren prestakuntza aurreratua da, kalitatezko ikerketari lotutako konpetentziak eta trebetasunak lortzeko. Prestakuntza ikastaro, mintegi eta ikerketa jarduerari zuzendutako hainbat jardueraren bitartez antolatzen da, eta bere barruan sartzen da dagokion doktore tesia landu eta aurkeztea, ikerkuntza lan original batetik abiatuta.
- Enpresa Ereduak Sozialki Arduratsuak: ikerkuntza lerro hau, hurrengo gaietan zentratzen da: kooperatibismoan, pertsonen partaidetza enpresan, ekintzailetza sozialean eta baita erakundeen esparruan egoten diren pertsonen kudeaketa integralarekin erlazionaturiko arloetan ere.
- Ekintzailetza: ekintzailetza -lerroak hiru jokaera ardatz ditu: ekintzailetza kolaboratzailea, intraekintzailetza kolaboratzailea eta y negozio eredu berriak.
- Enpresen Nazioartekotzea: sareko nazioartekotze ikuspegian oinarrituz, lerro honek hurrengo aspektuak aztertzen ditu: parkeak eta partekatutako nazioarteko kokalekuak, pertsonen kudeaketa erakunde multilokaletan, nazioarteko akordioak eta aliantzak, hornikuntza katea LCC-en eta zerbitzuen nazioartekotzea.
- Enpresa Irekia: lerro honek hiru ardatz nagusi ditu: berrikuntza irekia, harremana erabiltzaileekin eta negozio digitala.