Helburuak eta konpetentziak
Konpetentziak
Tesia burutzerakoan Doktoregai batek lortu behar dituen konpetentziak , hurrengo markoek araututako konpetentziak, ahalmenak eta trebetasunak bermatuko ditu:
- 2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko konpetentziak, 576/2023 Errege Dekretuak aldatua.
- 2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege dekretuan ezarritako ahalmenak eta trebetasunak.
2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko konpetentziak, 576/2023 Errege Dekretuak aldatua.
- Ikerketa alor baten ulermen sistematikoa eta alor horrekin erlazionatutako trebetasunen eta ikerketa metodoen menderakuntza.
- Sorrera edo Ikerketa funtsezko prozesua, ulertzeko, diseinatu edo sortzeko, praktikan jartzeko edo gauzatzeko ahalmena.
- Ezagutzaren mugen hedapenean laguntzeko ahalmena, ikerketa orijinal baten bidez.
- Ideia berrien eta konplexuen analisi kritiko eta ebaluaziokoa egiteko ahalmena.
- Komunitate akademiko eta zientifikoarekin eta gizartearekin orokorrean komunikatzeko ahalmena euren ezagutza esparruei buruz, beren nazioarteko komunitate zientifikoan ohiko eran erabilitako moduetan eta hizkuntzetan.
- Aurrerapen zientifikoa, soziala, artistikoa edo kulturala sustatzeko gaitasuna, testuinguru akademiko eta profesionaletan, ezagutzan oinarritutako gizarte baten barruan.
- Zientzia Irekia eta Herritarren Zientzia sustatzeko gaitasuna, martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 12. artikuluaren arabera, ezagutza zientifikoa ondasun komun gisa hartzen laguntzeko modu gisa, doktoregaiak egindako zeharkako jardueren ebaluazioaren bidez, Zientzia Irekiaren eta Herritarren Zientziaren dimentsio desberdinekin lotuta, bai eta mikrokredentzialen edo antzekoen formatuko diziplina banatan eskuratutako gaikuntza ere.
2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarritako ahalmenak eta trebetasunak, 576/2023 Errege Dekretuak aldatua.
- Informazio espezifiko gutxi dagoen lekuetan moldatzea.
- Bilatu erantzun behar diren funtzeszko galderak arazo konplexu bat konpontzeko.
- Diseinatu, sortu, garatu eta proiektu berri eta berritzaileei hasiera eman bere ezagutza esparruan.
- Lana egin taldeka nahiz modu autonomoan nazioarteko testuinguruan zein diziplina anitzekoan.
- Ezagutzak integratu, konplexutasunari aurre egin eta iritziak eman informazio mugaturekin.
- Konponbideen kritika eta defentsa intelektuala.
