Mugikortasun programak

Doktorego Programa

Erakunde eta Gizarte Ekonomian Kudeaketa Aurreratua Doktorego Programa

Iarupena

Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskera, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Plazak

7 plaza

Mugirtasun Datuak

Ikasleen nazioarteko prestakuntza, doktoregaiak barne daudelarik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen 2013-2017 plan estrategikoaren barne dagoen lan lerroetako bat da. Nazioarteko harremanen arlotik, Doktoretza programaren arduradunekin batera, sustatzen da,unibertsitatetan edo arloan espezializatutako ikerketa zentrotan, egonaldiak egitea. 

Mondragon Unibertsitateko eredu hezitzaileak, bere ikasleen mugikortasuna sustatzen  du. Hau lortzeko, hitzarmen-harpidetzak eta lankidetzak dauzka beste Unibertsitate edo erakundeekin, nazionalak edo nazioartekoak. Honetaz gain, ikerkuntza sare espezializatuetan parte hartzera ere bultzatzen du.

Truke-programa honetan parte hartzeak balio hezigarria altua dauka. Honi esker, gure doktoregaiek ezagutu eta parte har dezakete beste ikerkuntza zentroetan eta sakondu dezakete euren ikerketa esparruaren ezagutza espezifikoan. Azkenik, lagungarria da ere, ikasleek atzerriko hizkuntzak hobeto menpera ditzaten.

Hori dela eta, Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak, Mondragon Unibertsitatearen eredu hezigarriaren norabideak eta gomendioak bere gain harturik eta Enpresagintza Fakultatearen Plan estrategikoaren barnean dauden lan-lerroak jarraiturik, bultzatu, sustatu eta lan egiten du, doktoretza programaren ikasle kopururik handienak mugikortasun egonaldiak egin ahal ditzaten.

Ez da nahitaezko  baldintza, baina bai komenigarria ikasle multzorako. Egonaldi hauek, dedikazio osoa duten ikasleentzat bigarren urteko bigarren seihilabetekoan burutuko dira eta laugarren urteko lehengo seihilekoan  dedikazio partziala duten ikasleentzat.

 

Berezko Ikasleen Mugikortasuna

Berezko ikasleen mugikortasuna “Atzerrian Ikasi” programaren bidez kanalizatzen da.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak kudeatutako programa honen helburua, heziketaren kalitatea hobetzea eta bere nazioarteko dimentsioa indartzea da, atzerrian egindako egonaldien mugikortasuna, ikasketen errekonozimendu akademikoa eta kalifikazioak bultzatuz.

Ikasleek, bertako nahiz kanpoko unibertsitatetan, egonaldiak egin ahal izango dituzte, hizkuntza baldintza eta baldintza akademiko zehatz batzuk betez gero. Egonaldi hauen iraupena, gutxienez hiruhilabetekoa izango da eta gehienez urtebetekoa.

Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoak aukeratzen ditu “Atzerrian Ikasi” programan parte hartuko duten doktoregaiak, dauden hautagaien artean. Behin egiaztatuta Fakultateak eskatzen dituen baldintza akademiko zein hizkuntzari buruzkoak eta Tesiaren Zuzendariaren txostena aurretik izanda, Batzorde Akademikoak egonaldiaren burutzapena onartuko du, nazio edo nazioarteko zentro batean. Erreferentziako Ikerketa -Zentroa, doktoregaiaren azterlanaren esparruaren arabera aukeratuko da. Doktoregaiak bere Zuzendariaren aholkujlaritza jasoko du erreferentziako zentroaren hautaketan.

Helmugako herrira joana aurretik, ikasleak kontratu bat sinatuko du Mondragon Unibertsitatearekin (Mondragon Unibertsitate-ikasle kontratua). Kontratu honetan egonaldiaren baldintzak, gainontzeko baldintza administratiboak eta aseguru-poliza jasotzen dira.

Tesiaren Zuzendariak egonaldia gainbegiratuko du  helmugako unibertsitatean eta gainbegirale aditua izan beharko du harrerako unibertsitatean. Itzultzerakoan, ikasleak hurrengo dokumentazioa helarazi beharko dio Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoari.

  • Harrerako Unibertsitateak egindako egonaldiaren dokumentu justifikatzailea.
  • Harrerako Unibertsitatearen gainbegiraleak egin duen ikaslearen balorazio txostena.
  • Egindako lanaren ibilbidea erakusten duen dokumentua.

Nazioarteko Harremanen departamentuak, euren doktoregaiei informazioa emango diete, erakunde publikoek nahiz pribatuek, doktoregaien mugikortasunerako eskaintzen dituzten laguntzei buruz.

Dedikazio partziala duten ikasleen kasuan, ahal den malgutasun handiena emango zaie, ikasle hauek opor aldiak, eszedentziak, aprobetxa ditzaten egonaldiak atzerriko unibertsitateetan egin ahal izateko.

 

Harrerako Ikasleak

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak bere ateak irekitzen ditu, eskaintzen den prestakuntzan parte hartu nahi duten atzerritar ikasle guztientzat, harrerako hainbat zerbitzu eta egitura euren esanetara jarriz, beren egonaldia ezin hobea izan dadin. Doktoregaien kasuan ere, zerbitzuak eta egitura eskaintzen dira ikerketa egonaldiak egin ditzaten.

Truke-programetan parte hartzen duten ikasle atzerritarrei eskaintzen zaizkie, euskara eta gaztelerazko ikastaroak, kirol eta kultur eta eskolaz kanpoko jarduerak. Hauen helburua, ikasle hauek gure eskualdean integratzea da. Honetaz gain, euren ikasketarako ingurune egokia eskainiko zaie eta horretarako fakultate bakoitzeko azpiegitura aprobetxatu ahal izango dute (liburutegia, ordenagailuak, etab.),

Mondragon Unibertsitatean ikasi nahi duten ikasleek, beharrezkoak diren formalitate administratiboak bete beharko dituzte. Hauek ezberdinak izango dira ikaslearen jatorrizko herriaren arabera. Formalidadeei buruz hitz  egiten dugunean, hurrengoari buruz ari gara: bisaren aurreko lorpena, bizileku-txartela, aseguru medikoa, kaudimen-ziurtagiria eta istripuetako eta erantzukizun zibileko asegurua.

Atzerriko ikasleek probatu beharko dute, Unibertsitate kolaboratzaile bateko kidekoak direla eta harpidetza bertan daukatela eginda, euren espediente akademikoa eta eta Unibertsitateko edo jatorriko Ikerketa- Zentroko Gomendiozko Gutuna.

DPBA-K diseinatuko du doktoregaiarekin batera, bere doktoretza tesiaren gaiari egokitutako lan eta ikasketa plana. Doktoregaiak bere ikasketa gaiarekin erlazionaturiko materiak burutu ahal izango ditu eta parte hartu ahal izango du  fakultatean egindako ikerketa proiektuetan.

 

Hitzarmen Erlazioa

Enpresagintzak hitzarmenak ditu hurrengo unibertsitateekin gure ikasleek beren egonaldiak egiteko:

Unibertsitatea baino gehiago gara