Intercall: ikasleek egindako proiektu berritzailea

Atzera

Intercall: ikasleek egindako proiektu berritzailea

EGINEZ IKASI

Intercall: ikasleek egindako proiektu berritzailea

Unai Badiola, Mohammed Hayar eta Jon Odriozola ikasleak Intercall proiektu berritzailea sortu dute eta hainbat tokitan aurkezteko aukera izan dute.

$titulo.getData()


Intercall proiektua Enpresa eta Iniziatiba Ekintzailea ikasgaian (EIE) landutako negozio ideia bat izan da. Ikasleen hitzetan, proiektu honek erabiltzaile bakoitzaren atariaren kontrolean erabateko erosotasuna izateko premia konpontzen eta sortzen du. Horrela, zerbitzu honen bezeroak bere atea jotzen duenari, edonondik, bere atariko atea irekitzeko aukera emango lioke (etxetik kanpo dauden bitartean, edo etxean bertan egonik). Gainera, guztia sakelako telefonotik kudeatuko da erosotasun osoz. Telefono adimentsuaren kudeaketa web aplikazio praktiko baten bidez izango da, eta gure bezeroentzat baliagarri izango da. Kudeaketa, bere ateko irudia denbora errealean ikustean oinarritzen da, erantzun ahal izateko eta hala nahi bada ireki ahal izateko baita ere. 

Idoia Urain eta Manex Arrietarekin izan gara, Idoia Urain EIE ikasgaiaren irakaslea izan da eta Manex EIE ikasgaien koordinatzailea da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Honako galdera hauek egin dizkiegu:

   1. Idoia, zu izan zara ASIR tituluko EIE irakaslea. Nola antolatu zarete aurten?

Aurten iazko metodologiarekin alderatuta ikasturte hasieratik hasi dira beraien proiektuak garatzen. Hasieran 1.mailako erronka hartu eta horren jarraipena egitea zen ideia baina ikasleak ideia desberdinak zituztela ikusita planteamendua guztiz aldatu zen eta beraien ideiak berritzaileak garatzeko aukera izan zuten. Behin ideiak definitu eta argi zituztenean, Ikasenpresan parte hartzeko eskatzen zituzten entrega eta ariketak egiten hasi ziren; enpresa berri baten kanpo analisitik hasi eta ideia garatzera arte.

Beraien enpresetako proiektuak sortzea lortu zuten eta hori ikasleentzat ere gauza aberasgarria izan da, beraiek imajinatutako lana errealitate bihurtuz. 

   2. Zein izan da ikasleen jarrera?

Ikasleen aldetik jarrera ona izan da, hasieran pixka bat kostatzen zaie dinamikan sartzea eta ikasgaiari zentzua bilatzea baina behin taldeka lanean hasten direnean eta beraien ideia propioak garatzen dituztenean jarrera aldaketa ikusten da eta gogotsu ibiltzen dira lanean.

   3. Manex, zein ekintza egin dituzue aurten?

Sormen lana egiteaz gain, ikasleek prototipoa garatzeko zein baliabide beharko dituzten definitu behar izan dute, eskaeratan parte hartu, produktuak diseinatu (produktu finala eta prototipoa), eta gero garapenak egin, erronka mamitsua izan da. Behin ideia eta prototipoa landuta zutenean, erakusketak antolatu ditugu, eta ikasleek beste ikaskideei eta publikoa orokorrari beraien emaitzak azaldu behar izan dizkiete. 

   4. Zein aukerak daukate ikasleek produktu honetan lanean jarraitzeko?

Erakusketetan ideia eta prototipoaren arrakasta ikusirik, Debagoiena mankomunitatera joan ginen, eta enpresa batera ere bai beraiekin partekatzekatu nahi izan genuen eta ideia honek izan zezakeen garapena. Ikasleak animatuak daude eta litekeena da etorkizunean ideia gehiago garatzea, oso esperientzia baliagarria izan da beraientzat. Orain nahiko lan dute ikasturte amaierarekin, DUAL ak eta FCT praktikekin baina etorkizun hurbilean ikasten jarraitzeko asmoa dute, eta gogotsu dabiltza gaiari heltzeko. 

Eskerrik asko Idoia, Manex, eta zorte on Mohammed, Jon eta Unai!!


Goi Mailako Heziketa Zikloa baino gehiago gara