Prezioak, bekak eta laguntzak
Titulazioa
Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko Goi-Mailako Teknikaria
Familia profesionala: Informatika eta komunikazioak
Iraupena
1. maila 990h
2. maila 1010h
Fakultatea/kanpusa
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Kuota Kooperatiboa
*Zenbateko hau Kontseilu Errektoreak eguneratuko du ikasturte hasieran.
BAJA ESKAERA
- Matrikula egin ondoren baina ikasturte berria hasi baino lehen ikasle gisa baja izateko eskaera egiten duten ikasleei kuota kooperatiboaren lehen zati gisa ordaindu duten zenbatekoaren %50 itzuliko zaie.
- Ikasturte berria hasi ondoren, kuota kooperatiboaren lehen zatia ez da itzuliko.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren diru-laguntzak
2020-2021 ikasturtean zehar Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Goi Mailako Heziketa Zikloren bat egin nahi duten ikasleei zuzenduta, ondoren zehazten diren diru-laguntzak aurreikusi ditu MGEPk.
Programaren iraunaldia: 2020-2021 ikasturtea
Ohar garrantzitsuak
- Diru-laguntza guztiak bateraezinak izango dira.
- Arrazoi edo egoera desberdinengatik diru-laguntza izateko betebeharrak gertatzen diren kasuetan, kopuru handieneko diru-laguntza emango da.
- Diru-laguntza behin bakarrik emango da Goi Mailako Heziketa Zikloko 1.mailan eta beste behin Goi Mailako Heziketa Zikloko 2.mailan. Orokorrean, ikaslea lehenengo aldiz lehenengo mailan edo bigarren mailan matrikulatzen den ikasturte akademikoan.
- Ikasturtean zehar ALECOP, DUAL...bidez lan egingo duten ikasleek, ez dute goiko taulan zehazten den D diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
- Kuota kooperatiboa ordaintzen ez duten ikasleek ez dute diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
- Diru-laguntza jasotzeko, kuota kooperatiboaren ordainketari dagozkion orain arteko konpromisoak bete behar izan dituzte.
Diru-laguntzen eskaera
Web orriko bekak eta diru-laguntza ataletik jaitsi al izango da bai informazioa eta baita eskaera orria ere. Goi Eskola Politeknikoko Idazkaritzan ere jaso al izango da informazioa eta eskaera orria.
Eskaera betetakoan eta beharrezkoa den dokumentazioa prest dagoenean Idazkaritzatik pasa beharko da dokumentazioa aurkeztera. Azken eguna 2020ko azaroaren 15a izango da.
Bekabide
Esandakoaz gain, BEKABIDErekin ordainketak zure posibilitate ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat. Arazo ekonomikoez arduratu gabe ikasi nahi baduzu, diru-sarreren zein gastuen plangintza egingo dizugu.
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.