Zerk bereizten gaituen

Titulazioa

Sareko informatika sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria

Iraupena

1. maila 990h

2. maila 1010h

Fakultatea/kanpusa

Centro de Investigación e Innovación Tecnológica en Electrónica y Sistemas Embebidos • Polo de Innovación Garaia

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

IKASKETA PRAKTIKOA

Gure eskaintza akademikoak inguruneko enpresen behar teknikoei erantzuten die. Ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasten dutenaren oinarrian lanaren ingurunean agertu daitezkeen egoera errealen edo antzekoen gainean lan egitea dago.

Ikasteko prozesu praktiko horren zutabeak ekipamenduak, instalazioak eta laborategiak dira, askotan lanpostuan aurkituko dituztenen berdinak.

Ondorioz, ikasleen artean motibazio maila altua lortzen dugu.

 

INSTALAZIOAK ETA LABORATEGIAK

Titulazio guztietako ikasleen formaziorako informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu.

Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, Gradu eta Masterretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, punta puntako ekipamenduak ditugu. 

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko titulua “Elektronika eta Sistema Txertatuen Berrikuntza Teknologikoaren Ikerketa Zentroan” ematen da, Garaiako Berrikuntza Gunean. Eraikuntza honetan ikerketa eta irakaskuntza uztartzen dira eta bereziki diseinatuta dago gure irakaskuntza ereduaren beharrei erantzuteko. Gure irakaskuntza eredua arazoei irtenbideak bilatzera bideratutako proiektuen garapenean oinarrituta dago eta horrek irakaskuntzako eta ikerketako laborategiak izatea eskatzen du, baita ere, talde lanean jarduteko gelak, ikasleentzako bilera gelak eta atseden guneak.

512x262

512x262

 

IKASLEENGANDIK HURBIL

Ikasleen prestakuntzaren oinarrietako bat irakasleak ikasketa prozesuan inplikatzen direla da.

  • Jarraipena eta lankidetza ikasketa praktikoan zehar.
  • Ekimena sustatzea eta lanaren esparruan agertu daitezkeen arazoak esperientziaren bitartez konpontzen laguntzea.
  • Maila tekniko handia eta prestakuntza praktikora egokitua.
  • Irakasleen prestasuna eta harremana.

 

ENPRESAK ETA LAN ARLOA

Prestakuntzan zehar, ikasleek harreman zuzena dute enpresekin eta, horrenbestez, jardunaldiak egiten dira enpresetako hizlariekin, produkzio plantak bisitatzen dira… eta ikasketen amaieran lantokiko prestakuntza egiten da, titulazioari zuzenean lotutako postuetan.

Ikasleen mugikortasuna bultzatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan, estatuan (Girona, Madril, Nafarroa…), eta atzerrian, Erasmus + programaren bitartez.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren betiko ezaugarria izan da ikasketa-lana prestakuntza duala bultzatu dugula. Gaur egun, DUAL programaren bidez (Eusko Jaurlaritzak sustatuta) eta Alecopen bidez egiten dugu.

Gure tituludunen soslaiaren ezaugarriak dira maila tekniko handia, jarrera profesional aktiboa eta enpresa arloko ezagutzak. Eta emaitza ezin hobea lortzen dugu, profesional kualifikatuekin, eta oso langabezi tasa txikiarekin.

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara