Egresatuen profila

Titulazioa

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Elektrizitatea eta Elektronika

Iraupena

1. maila 990 ordu

2. maila 1010 ordu

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Egresatuen profila

Hau da Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikarien profil profesionala:

Konpetentzia teknikoei dagokienez: 

  • Sistema eragileak instalatu eta konfiguratuko dituzu ordenagailuetan.
  • Ekipo informatikoen hardwarea instalatu edo konponduko duzu.
  • Kableatu egituratua eta sareko elektronika diseinatu eta instalatuko duzu.
  • Sistema eragileak instalatu eta konfiguratuko dituzu sarean.
  • LAN edo WAN sareetako arazoak identifikatu, konfiguratu edo konponduko dituzu.
  • Datu baseak kudeatzeko sistemak dituzten aplikazioak diseinatuko dituzu.
  • Webguneak garatuko dituzu.

Zeharkako konpetentziei dagokienez 

  • Lantaldeetan parte hartuko duzu, eta erabakiak hartuko dituzu, egin beharrekoak zorroztasunez onartuta.
  • Ikasketak garatuko dituzu zure kabuz, aurrerapen teknologikoei eta bezeroen premiei erantzuteko.
  • Ingurunearekin komunikatuko zara, modu eraginkorrean, eta zure eremuari lotutako alderdien gaineko informazioa emango duzu.

Profil profesional horrekin, MGEPeko goi mailako teknikaria zarenez, lanpostu eta lan hauetarako prestatuta egongo zara:

  • Epe laburrera: 
    • Erabiltzaileen Arretarako Zentro bateko (CAU) laguntzako teknikaria.
    • Zerbitzariak eta sarea administratzeko lanetan laguntzeko teknikaria.
    • Datu basea eta aplikazioak mantentzeko lanetako teknikaria (ofimatika, idazmahaia, webgunea, beste batzuk).
  • Epe ertainera/luzera: 
    • Bezeroentzako Zerbitzu Informatikoen Zentro bateko teknikaria edota arduraduna.
    • Zerbitzarien eta sarearen teknikari administratzailea.
    • Segurtasun informatikoko teknikariak.
    • Datu baseak eta softwarea mantentzeko lanetako teknikaria edota arduraduna (ofimatika, idazmahaia, webgunea, beste batzuk).

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara