Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako gradu eta masterreko ikasleak dira Surf taulen berrikuntza lehiaketako III. Edizioko podiumean nagusi

Atzera

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako gradu eta masterreko ikasleak dira Surf taulen berrikuntza lehiaketako III. Edizioko podiumean nagusi

LEHIAKETA

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako gradu eta masterreko ikasleak dira Surf taulen berrikuntza lehiaketako III. Edizioko podiumean nagusi

Ekoteknologia Industrialen Graduko ikasleek lehen saria irabazi dute. Hirugarren postua Master Industrialeko ikasleentzat izan da. Lehiaketaren helburua surfaren industriaren garapena eta merkaturatzea bultzatzea da eta kalitate handiagoko prozesu eta produktuak proiektatzea

2020·07·16

$titulo.getData()


Donostia Sustapena eta Cluster Donostia Surfcityk antolatu duten Surf Oholen Berrikuntzaren III.lehiaketako irabazlea Mondragon Unibertsitateko Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza graduko 3.mailako ikasleek aurkeztutako EKOZAINTZAILEAK proiektua izan da.  Kartoizko sare-egitura batetik abiatuta egindako surf-taula baten proiektua aurkeztu du talde irabazleak. Gainera, Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek aurkeztutako SURFTEK proiektuak ere 3.postua eskuratu du. Kasu honetan, taldeak  surf taulak modu autonomo eta automatizatuan alokatzeko sistema bat proposatu du. Hondartzan bertan gordetzeko aukera ematen du eta aplikazio mugikor baten bidez surfa egiteko aukera eskaintzen du material propiorik ez duten edo olatu egokiak dauden momentuan materialik ez duten pertsonei.

Surfeko oholen Berrikuntzaren III. Lehiaketaren helburua da surfaren industriaren garapena eta merkaturatzea bultzatzea eta kalitate handiagoko prozesuak eta produktuak proiektatzea. Berrikuntza irekiaren prozesuak hurbildu nahi dira unibertsitatetik enpresara, unibertsitarioentzat garapen profesionaleko potentziala duen sektorea ezagutzeko eta berrikuntza hori, egungo industriak lan hori hartuta, etorkizuneko enpresa-ekimen edo produktu berritzaile bilakatzeko helburu bikoitzarekin.

Ekoteknologia Industrialetako ingeniaritza graduko ikasleek aurkeztutako proiektuaren egileak Enire Beain, Andrea Romero, Olatz Ruiz de Galarreta eta Ander Zubelzu izan dira. Epaimahaiak oso modu positiboan baloratu du proposamenak dituen komertzializatzeko aukerak, uneoro ingurugiroa errespetatuz eta bai erabiltzailea zein fabrikazio prozesua kontuan hartuz, horrek denontzako onura dakarrelarik. Saria 1.000 €-koa izan da, eta horrekin batera enpresa-bidaia bat DonostiaSurfCity clusterrarekin, sektorea bultzatzeko ekintzen markoaren barnean. Hirugarren postua eskuratu duen proiektuak aldiz mentzio berezia izan du berrikuntza arloan egindako ekarpenagatik, proiektuaren sustatzaileak Maddi Bueno, Asier Galarza, Araitz Iturgaiz, Mikel Larrañaga eta Xabier Olamendi izan direlarik. Epaimahaiaren arabera, ikasleek proposatu duten  banaketako berrikuntzak Donostia modernizatzen lagun dezake, eta kirol-hiri eta gazteen jomuga bihurtu izatea sustatzen du. 

Kategoriak eta epaimahaia

Lehiaketak hiru kategoria proposatzen ditu: Surfeko oholen osagarriak, Surfeko oholen ekoizpen-prozesuak eta Surfeko oholen errendimendua hobetzea. III.edizio honetan 22 proiektu izan dira aurkeztu direnak.  

Epaimahaia hainbat enpresetako ordezkariek osatu dute, hala nola Pukas, Surflogic eta Trinity Board Technologies, eta ondorengo irizpideak hartu dituzte kontuan: ideiaren osagai berritzailea, proiektuaren aurkezpena, surfeko oholen bilakaerarako ekarpena, proiektuaren praktikotasuna, eta surflarien erosotasuna hobetzeko egindako ekarpena.