Edukira joan

Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan

Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.

Modalitatea

Online

PDF Katalogoa

Zatoz gu ezagutzera!
Bi ibilbide: profesionala eta ikerketakoa
%100 online
 
 

ADI! MASTER HONEK EZ DU IKASLE BERRIRIK ONARTUKO 2019-2020 IKASTURTETIK AURRERA.

Eleaniztasuna ez da gai berria gure eskoletan eta Master honetan gorpuzten da Mondragon Unibertsitateak, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, azken hiru hamarkadetan eskolarekin elkarlanean metatu duen esperientzia. Bestalde, giza mugikortasuna fenomeno sozial globala da egun. Fenomeno sozial horrek aldaketa nabarmenak ekarri dizkio gizarteari berari eta ondorioz eskola komunitateari.

Eskolak kulturanitzagoak eta eleanitzagoak dira eta hezkuntza komunitateko eragileek egoera horiek ulertu eta kudeatzeko gai izan behar dute. Master honen bidez behar horiei erantzun nahi zaie. Kulturaniztasunari eta eleaniztasunari modu integral batean erantzungo dioten profesionalak gaitu nahi ditugu.

Horretarako teorietatik abiatuta, politikak aztertzen ditugu eta zentroko proiektuak diseinatzeko formazioa ematen dugu. Azkenik, gelaraino jaisten gara esku-hartzean berrikuntza ezartzeko irakaslearen praktika gogoetatsuaren bitartekaritzaz. Hausnarketa, estrategia berriak eta proposamen berritzaileak gauzatzeko Huheziko irakasleak ez ezik, Ignasi Vila (Gironako Unibertsitatea) eta Elizabeth Coelhoren (Torontoko Unibertsitatea) parte-hartzea dugu.

Nori zuzendua: Hezkuntzan diharduten profesionalei oro har eta eleaniztasunean eta kulturartekotasunean interes berezia izan eta bi gai horietan sakondu nahi dutenei zuzendua dago Masterra.

 

Informazio saioak

Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Harremanetarako
pertsona


 

Nabarmentzen dugu

Praktikak nazioartean egiteko aukera

Talde lanak

Harreman estua irakasleekin

Praktika eta proiektuak eskoletan

Lanen bidezko ebaluazio jarraitua

EBALUAZIOA Lanen bidezko ebaluazio jarraitua

Informazio gehiago

Masterrari buruzko FAQ-ak

FAQ Masterrari buruzko FAQ-ak

Informazio gehiago

MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute

Master Bukaerako Lana MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago
"Ulertzeak kulturaniztasuna eta eleaniztasuna faktore aberasgarri bezala, laguntzen digu aurrera egiten kohesio sozialean"

 

Irteera profesionalak

Zertarako

  • Profesional gogoetatsuak, sortzaileak eta konprometituak formatzeko.
  • Profesionalak trebatzeko gai direnak eleaniztasunari eta kulturartekotasunari loturiko hainbat hezkuntza esparru kudeatzeko, hala nola, ikastetxeko proiektu eleanitz eta kulturartekoa planifikatzea eta inplementatzea; eskolako eta aisialdiko hezkuntza-programak diseinatzea; baliabide didaktikoak sortzea eta egokitzea; hezitzaile gogoetatsuak formatzea, eta abar.
  • Ikasleen hezkuntza-premia integralei erantzuten dakiten profesionalak trebatzeko, beti ere, hizkuntza gutxituen testuinguruan, bigarren hizkuntzan, kulturartekotasunean, eta abar.
  • Ikertzaileak formatzeko gai direnak testuinguru kulturanitz eta eleaniztunean arazoak identifikatzeko.
  • Profesional gogoetatsuak, sortzaileak eta konprometituak formatzeko, gizarte aldakorrera egokitzeko eta berau eraldatzeko gai direnak.

Norentzat

  • Hezkuntza unibertsoan aritzen diren eragileentzat: irakasleak, formatzaileen formatzaileak, Berritzeguneetako teknikariak.
  • Aditu izan nahi dutenentzat kulturartekotasunean eta eleaniztasunaren esparruan, beti ere, hezkuntzarekin lotutako testuinguruetan lan egiteko.
  • Hezkuntza arautuan eta ez arautuan irakatsi nahi dutenentzat, adin eta egoera ezberdineko taldeekin.
  • Prestatzaileak prestatu nahi dituenarentzat, ikasleen bilakaeraz ardura izango duenak hizkuntzak eta kulturak garatzeari dagokionez.
  • Material didaktikoen alorrean jardun nahi duenarentzat hezkuntza eleanitza eta kulturartekoan.
  • Gai hauen inguruan gehiago sakondu nahi duenarentzat (gurasoak…).

Ikasleak aukeratutako ibilbidearen arabera, profil honetaz gain, Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego programara sarbide ematen duen ikerketa-ibilbide espezifikoa egin ahal izango du.

Unibertsitatea baino gehiago gara