Masterrari buruzko FAQ-ak

Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.

Modalitatea

Online

PDF Katalogoa

Atzera

Masterrari buruzko FAQ-ak

FAQ

Masterrari buruzko FAQ-ak

$titulo.getData()


Hona hemen Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate masterrari buruzko galdera ohikoenak:

Zenbat ordu eskaini behar dizkiot masterrari? Bi modutara egin daiteke matrikula: masterra urte batean edo bitan egin daiteke. Urte batean egiteko, egunean lau ordu eskaini behar zaizkio. Lanean ari bazara, gomendatzen dizugu masterra bi urtetan egitea eta masterrari egunean bi ordu eskaintzea.

Nola egiten da ebaluazioa? Bakarka eta taldeka (online) egindako lanak ebaluatuko dira.

Non egiten da praktikaldia? Ikasleek aukeratutako zentro batean, edo, nahiago izanez gero, Unibertsitateak berak aholkatutako zentro batean. Atzerrian ere egin daitezke praktikak; bi hilabete irauten dute, epe hori beharrezkoa baita Europako diru-laguntzak jasotzeko. Bestalde, praktiken egutegia malgua izan ohi da, eta ikasleen beharretara egokitzen da. Praktikak hiru astetan egin daitezke, edo, bestela, sei astetan (jardunaldi erdia); epe luzeagoa ere jar daiteke, orduka.

Zer motatakoak izaten dira Master Bukaerako Lanak? Ibilbide profesionaleko Master Bukaerako Lanetan, irakaste-ikaste prozesuak ezagutzera emateko ikerketa metodoak aplikatzen dira, ikasgelako dinamikaren gaineko ezagutzan sakontzeko eta aipaturiko dinamikak eraldatzeko. Nolanahi ere, ikerketa ibilbidean egiten diren Master Bukaerako Lanetan, doktore tesien oinarri teoriko-metodologikoak finkatu, eta ikerketa proiektu bat diseinatzen da.

Zer hizkuntzatan egin daiteke masterra? Badira hiru aukera: kreditu guztiak euskaraz, kreditu guztiak gaztelaniaz, edo kreditu batzuk euskaraz edo gaztelaniaz eta beste batzuk ingelesez. Honako materia hauek egin daitezke ingelesez: Hezkuntza Eleaniztunaren Oinarriak, Kulturarteko Hezkuntzaren Oinarriak, Master Bukaerako Lana eta Prakticuma.