MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute

Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.

Modalitatea

Online

$documento.ID_Formulario_descarga

PDF Katalogoa

Atzealdea

MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute

Master Bukaerako Lana

MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute

$titulo.getData()


Master Bukaerako Lanetako (MBL) proiektu berritzaileetan, hezkuntza testuinguru espezifikoen behar errealetan oinarritzen gara, ikasleen interes pertsonaletatik abiatuta. MBLa beharrezkoa da bi ibilbideetan: bai profesionalki sakontzeko, bai ikerketan jarduteko. 14 ECTS ditu.

MBLak bakarka egiten dira, unibertsitateko eta ikastetxeko tutoreak lagunduta.

Hona hemen masterreko ikasleek egindako MBLen adibideak:

  • Ikastetxe bateko Hizkuntza Proiektuaren azterketa, kontuan izanik ikasleen egoera soziolinguistikoa eta ikasleen profila.
  • Euskararen erabileraren inguruan, aztergai da, esaterako, ikasle etorri berriek eskolako espazio desberdinetan zein hizkuntza erabiltzen duten.
  • Irakasleak bere eskuhartzeak aztertzen ditu ikasgelan bere profesionaltasuna eta (hizkuntza) irakasle profila hobeto ezagutzeko.
  • Galeseko eta Euskal Herriko murgiltze ereduen alderaketa Lehen Hezkuntzan.
  • Irakasleen ezagutzak, errepresentazioak eta praktikak ikasle etorkinen hizkuntzen inguruan.
  • Familiek dituzten errepresentazioak eskolako aniztasun sozioekonomiko, linguistiko eta kulturalekiko.
  • Sekuentzia didaktiko baten diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa.
  • Euskararen erabilera eskolako zirkulazio librean testuinguru kulturanitzean.
  • Irakasleen esku-hartzearen eragina ikasleen ahozko gaitasunaren garapenean.