Helburuak eta konpetentziak
Titulazio ofiziala
Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea
Iraupena
90 ECTS
1,5 urte
Campusa
BBF-Bilbao
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
DOC Katalogoa
Helburuak eta Konpetentziak
Erakundeen Nazioartekotzean Unibertsitate Masterraren tituluaren helburu orokorra hau da: Graduatu gazteei nahiz aktiboan dauden profesionalei behar dituzten konpetentziak ematea, enpresen nazioartekotze-esperientziak martxan jarri, garatu, kudeatu eta lideratzeko. Hauen orientabidea, zuzentzen diren merkatura eta enpresa barruko nahiz kanpoko beharretara bideratuta dago. Honetaz gain, beren ezagutza funtsezkoa izango da, nazioartekotutako enpresen egunerokotasunean, lagungarriak diren teknika eta tresnen erabileran.
Erakunde Nazioartekotzean Unibertsitate Masterra, ekonomia globalean moldatu eta lan egin nahi duten profesionalak prestatzeko diseinatuta dago, enpresen nazioartekotze prozesuetan ari diren profesionalei, tresna nahiz tekniken ezagutza eta ulermen zabala emanez.
Honetarako, programan hurrengoa planteatzen da:
- Nazioartekotzearen ulermen eta aplikazioan lagundu, erakundeen lehiakortasunaren hobekuntzarako oinarrizko osagai bezala.
- Ikasleari eman, erakunde nahiz enpresen nazioartekotzearen garapenerako beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eta baita nazioartekotze prozesuak eskatzen dituen tresnak eta teknika berriak ere.
- “Learning by doing” dinamikatan oinarritutako ikuspuntua. Hauetan, ikaslearen protagonismoa funtsezkoa da bere prozesu hezitzailean.