Lan-irteerak

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1041063, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Erakundeen Nazioartekotzea: lan-irteerak

"Enpresen nazioartekotzearen parte izango zara, eta maila globalean lan egiten lagunduko diezu"

Gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, enpresek nazioartean jardun behar dute lehiakorrak izaten jarraitu nahi badute. Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra ikasten baduzu, puntako enpresen filialak atzerriko herrialdeetan ezartzeko prozesua kudeatzeko behar diren metodologiak eta ezagutzak garatuko dituzu. Beraz, honako eremu hauetan lan egiteko prestakuntza jasoko duzu:

 

Lan-Irteerak

erakundea

Atzerriko filialen zuzendaritza

Lantaldeak zuzendu eta kudeatuko dituzu nazioarteko enpresa baten atzerriko ordezkaritzetan.

enpresa

Merkataritza-bulegoetako arduraduna

Enpresek eta erakunde publikoek beste herrialde batzuetan dituzten merkataritza-bulegoak kudeatuko dituzu.

komunikazioa

Nazioartekotzeko aholkularitza

Enpresei beste herrialde batzuetan merkatu berriak irekitzen laguntzeko estrategiak garatuko dituzu.

 

nazioartekoa

Inportazioen eta esportazioen kudeaketa

Enpresa batean esportazio- eta inportazio-eragiketak egiteaz arduratutako pertsona izango zara.

taldelana

Erosketen arduraduna

Materialak eta produktuak eskuratzeko prozesuak kudeatuko dituzu, baita eta enpresaren hornitzaileekiko harremanak ere.

taldea

Merkataritza-arduraduna

Lantaldeak zuzendu eta estrategiak sortuko dituzu enpresa bateko merkataritza-departamentuaren barruan.

 

proiektuak

Export Area Managerra

Eremu geografiko jakin bateko bezero-zorroa kudeatuko duzu.

partehartzea

Pertsonen arduraduna

Erakundeko talentua kudeatuko duzu.

 

Gero eta enpresa gehiagok dihardute nazioartean. Beraz, nazioartekotzeko prozesuak eta nazioarteko merkataritzako inportazio/esportazioko izapideak eta kudeaketak ulertu eta ezagutuko dituzten profesionalen eskari handia dago. Industria-enpresen hainbat departamentutan lan egin ahal izango duzu (hala nola CAF, Batz eta Aernnova enpresetan).

 

Merkataritza Departamentua

Enpresa baten estrategia eta merkataritza-ekintzak kudeatzen eta ezartzen dituen taldeko kidea izango zara.

Enpresen Zuzendaritza

Hainbat sektoretako enpresen atzerriko filialak kudeatu eta multinazionalaren helburuetara bideratuko dituzu. 

Logistika

Logistikaren arloan, produktu eta lehengaien inportazioak eta esportazioak kudeatuko dituzu.

 

Praktikak eta Master Bukaerako Lana

Enpresek oso modu desberdinean funtzionatzen dute kokatuta dauden lekuko kulturaren arabera. Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra ikasten baduzu, ingurunera egokitzeko eta enpresaren helburuak lortzeko behar diren ezagutzak eta tresnak izango dituzu. Praktikei esker, ikasgelan ikasitako guztia abian jarri ahal izango duzu Master Bukaerako Lana egiten duzun bitartean. 

 

Informazio gehiago

 

Unibertsitatea baino gehiago gara