Ikasketa plana
Ikasketa Plana
Gero eta enpresa gehiagok dute nazioartekotzeko asmoa, merkatu berrietan negozio-aukera gehiago izateko. Master hau ikasten baduzu, enpresa horiei atzerriko herrialdeetan hedatzeko prozesuan laguntzeko behar diren konpetentziak eskuratuko dituzu.
Horretarako, hainbat irakasgai ikasiko dituzu Masterrak irauten duen urte eta erdian, eta proiektuak egingo dituzu erronka errealekin, lanbide horretan hainbat enpresa-kulturatan aritzeko behar den esperientzia eskuratzeko.
Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterreko irakasgaiak
NAZIOARTEKOTZEKO ESTRATEGIA
Nazioartekotzeko estrategiak diseinatu, garatu, inplementatu eta kudeatzeko gai izango zara, zer helmugatan ezarriko diren kontuan hartuta.
KANPOKO MERKATUETAN SARTZEKO MODUAK
Enpresa-jarduerak garatzeko nazioarteko helmugarik egokiena zein den ebaluatu ahal izango duzu, zure enpresaren negozio-ereduan oinarrituta.
SALMENTEN ETA MARKETINAREN KUDEAKETA
Ingurune global batean diharduten enpresen marketina eta salmentak kudeatzeko behar diren funtsezko ezagutzak, aldagaiak eta tresnak menderatuko dituzu.
PERTSONEN KUDEAKETA
Hainbat kulturatako pertsonak eta enpresa-kudeaketan duten eragina kudeatzeko behar diren pertsonarteko trebetasunak garatuko dituzu.
Praktikaren bidez ikasiko duzu
Masterrak irauten duen urte eta erdian, atzerriko herrialde batean enpresa bat nazioartekotzeko prozesua diseinatu eta burutzeko behar diren trebetasunak eta kontzeptuak eskuratuko dituzu. Praktikaren bidez lortuko dituzu ezagutza horiek, eta, zehazki, masterraren barruan proposatuko zaizkizun enpresa-erronka errealak gaindituko dituzu. Gainera, masterra amaitzean lan-esperientzia izango duzu zure lanbidean (6 hilabete gutxienez, eta 1,5 urte gehienez).
Ezagutu proiektuen bidez ikasteko sistema
Ikasketa Plana
Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Unibertsitate Masterra modulutan antolatuta eta egituratuta dago. Irakatsi eta ikasteko unitate akademiko zabalak dira moduluak. Moduluek hainbat arlo biltzen dituzte, eta arlo horiek dira matrikula-unitate administratiboak.
Masterraren helburu orokorra lortzeko (hau da, nazioartekotutako enpresak kudeatu eta gidatzeko behar diren konpetentziak emateko), irakaskuntzak ondorengo moduluetan banatu dira (biak modalitate presentzialean eta online modalitatean).
Kudeaketaren eremuan aldez aurreko/oinarrizko ezagutzak sendotu behar dituzten ikasleek «Oinarrizko funtsak» modulua ikasi ahal izango dute, sarbide-probetan identifikatutako premietan oinarrituta.
Bidaia hau team buildingeko eta networkingeko tailer batzuetan hasiko da, parte-hartzaileek elkar hobeto ezagutu dezaten. Ondoren, 1. moduluarekin (Testuingurua) hasiko gara.
Hurrengo koadroan, materien egitura ikusten da, moduluka eta ibilbidearen arabera.
0 Moduloa: OINARRIZKO EZAGUTZAK
PRIMER CURSO
Módulo 1: Entornos de Negocios Globales y Coyuntura Económica Internacional
Módulo 2: Estrategia de Internacionalización
Módulo 3: Gestión Empresarial de Empresas Internacionalizadas
Módulo 4: Mercados Internacionales y Perspectivas Empresariales
Módulo 5: Práctica
Módulo 6: Desarrollo de Rasgos Personales para la Gestión Internacional e Intercultural
SEGUNDO CURSO
Módulo 7: Personaliza tus capacidades técnicas
Módulo 8: Investigación y Desarrollo de Capacidades Científicas
Módulo 9: Prácticas Especializadas II
Módulo 10: International Studies
Módulo 11: Trabajo Fin de Máster
Plan de Estudio anterior al curso 2026-2027

