Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa
Titulazio ofiziala
Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterra
Iraupena
120 ECTS
2 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
40 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF KATALOGOA
Tituluaren helburu nagusia diseinu estrategikoaren bidez erabiltzailea erdigunean jartzen duten produktu eta zerbitzu berriak sustatzeko eta sortzeko gai diren profesionalak prestatzea da.
Jasotzen den prestakuntzak eskolak, proiektu errealak eta workshopak uztartzen ditu, enpresen kolaborazioarekin.
Eskolak ezagutza berriak jasotzeko eta ulertzeko oinarria dira, eta lankidetza garatzen da diseinuko profesionalekin mintegiak emateko eta workshopak antolatzeko.
Proiektu errealetan eta workshopetan oinarritutako ikaskuntza, enpresekin lankidetza sendoan arituz, jasotako ezagutzak praktikan jartzeko.
Ikasleek atzerrian egonaldi bat egiteko aukera ere badute, nazioarteko unibertsitate eta enpresekin daukagun lankidetzaren bitartez.
Tituludunak gai izango dira enpresetan balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuen kontzeptualizazioa garapena gidatzeko. Programak prestakuntza aurreratua ematen die profesionalei produktuaren diseinuari eta garapenari dagokionez, eta produktu eta zerbitzu berrien garapenaren aurreko fase estrategikoa azpimarratzen du bereziki.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Estatu mailan master aintzindaria gara eta euskadin diseinuko unibertsitate master ofizial bakarra
Diseinua ikuspegi zabalago batetik ikusten dugu, detaileei arreta galdu gabe
Ibilbide dual-a eskeintzen dizugu. Ordaindutako 10 hilabeteko praktikak egingo dituzu
Gure promozioen %98,6-k titulazioarekin lotutako lanak ditu
BEKAK 100 beka ingeniaritza master guztientzat
PROIEKTUAK Design sprint-ak, proiektuak eta enpresekin tailerrak
METODOLOGÍA PROPIOA Ezagutu ezazu gure diseinu metodología
Irteera profesionalak
Masterrean lortutako gaitasunei esker ikasleek honelako erantzukizunak bereganatzeko prestakuntza izango dute:
- UX diseinatzailea
- Zerbitzuen diseinatzailea
- Produktuen diseinatzailea
- Diseinu estrategikoan aholkulari
- Marketin estrategiko zuzendaria
- I+G+B zentroetan Ikertzailea