Inskripzioa eta matrikula

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Orona Ideo

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Inskripzioa eta matrikula

320x162

Industria Prozesuetako Ekoteknologiako Ingeniaritzako profesionala izan nahi baduzu, gradu honetan matrikulatu behar duzu, eta urrats hauek egin.

Jardunaldi irekia

Goi Eskola Politeknikoko ateak irekiko ditugu. Zain izango gaituzu, titulazioaren eta haren lanbide-irteeren berri zehatz-mehatz emateko, baita ere Unbiertsitatea eta bertako instalazioak, erakusteko.

Zatoz gu ezagutzera

Inskripzioa

Calendario

2020/11/02     2021/06/04

Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.

Kontsultatu gainerako inskripzio-datak eta inskripzio-izapideak

 

Matrikulazioa

Calendario

2021/07/01     2021/07/06

Leku hutsak gelditzen badira...

2021/09/01     2021/09/15

Kontsultatu gainerako inskripzio-datak eta inskripzio-izapideak

 

Online matrikula

 

MATRIKULA GAUZATZEKO BALDINTZAK

  • Nolanahi, ikasle interesatu izan behar da matrikula gauzatzen duena.
  • Matrikula egiterako orduan, ikasleak posta elektroniko pertsonala eta mugikorra izan behar ditu, dokumentuak elektronikoki sinatu ahal izateko.
  • Gomendagarria da adin nagusko ikaslea matrikula kobratuko zaion kontu korronteko edo libretako titularra edo kotitularra izatea.
  • Matrikula egiterako orduan dokumentu guztiak PDF formatuan eskaneatuta izan beharko ditu.
Matrikula egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa Gradua Berriak Gradua Beteranoak
NAN (azken ikasturtean berriztu bada)   x
Karnet tamainako argazki 1 x  
(*) Domizializazio aginduaren dokumentua (SEPA) - Dokumentu hau auto-matrikulako aplikazioan sortuko da x x
(**) GSAZ Zenbaki ageri den dokumentua (Gizarte Segurantzako Afiliazio zenbakia)   x (aurreko ikasturteetan ez baduzu praktikarik egin)
Familia Ugariaren kasuan, eguneratutako egiaztagiria x x
Ohorezko Matrikularen Ziurtagiria (kasua bada) x  
Osakidetzako Txartelaren fotokopia (Biteri Ikastetxe Nagusiaren egoiliar izanez gero) x x

 

Oharra (*): Domizializazio aginduaren dokumentua (SEPA)

  • Ikaslea kontuko titularra edo kotitularra bada, auto-matrikulako aplikazioan digitalki sinatuko du ordainketa baimena.
  • Ikaslea ez bada kontuko titularra edo kotitularra, kontuko titularraren datu pertsonalak eta bankuko datuak eskatuko dira, eta honek digitalki sinatuko beharko du ordainketa baimena auto-matrikulako aplikazioan eta dokumentua automatikoki erregistratuta geratuko da.

Oharra (**): GSAZ Zenbakia ageri den dokumentua (Gizarte Segurantzako Afiliazio Zenbakia)

  • Normalean zenbaki hau (eta hau ageri den dokumentua) ikasleei aurreko etapa batean ematen zaie (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 'DBH' edo Batxilergoan). Hala ere, dokumentu hau izan ezean edota galduta badu, interesatua Gizarte Segurantzako bulego batean pertsonalki bertaratu beharko da, NANarekin eta bertan eskatu.

 

 

Matrikulatutako ECTSak

  Gutxienekoa Gehienezkoa

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritza

15 ECTS 60 ECTS

 

Ekoteknologietako Ingeniaritza ikasteko betekizunak

  • Mundu garbiago eta berdeago baten alde egiten dut borroka
  • Trebea naiz teknologia berriak maneiatzen
  • Asko erakartzen nau industriara aplikatutako ekologiak
  • Matematikan eta fisikan ongi moldatzen naiz
  • Erabaki bat hartu aurretik, ongi aztertzen ditut ideiak
  • Badakit lankidetzan jarduten helburu erkide bat lortzeko

Bat al zatoz baieztapen horiekin? Bai? Orduan, gradu hau duzu aukerarik egokiena.

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzako Gradua ikasteko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Fabrikazio-prozesu jasangarriak diseinatu
  • Produktu fidagarriak eta berdeak diseinatu
  • Material jasangarriak hautatu edo diseinatu
  • Baliabideen aprobetxamendua hobetu
  • Produktuen bizi-zikloa luzatu
  • Industriaren ingurumen-inpaktua gutxitu

Graduaren lanbide-irteerak

 

Ikaslearentzat Informazio Baliagarria

Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

  • Sistema eragilea: Windows 10 64 bit
  • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
  • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
  • Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
  • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
  • 15,6 hazbeteko pantaila
  • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara