Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Orona Ideo

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Prestazioa eta instalazioak

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak kudeatzen du Hernaniko (Donostialdea) Orona-Ideo campusean ematen den Ekoteknologien Ingeniaritza Gradua.
 

Orona-Ideo Campusa

Orona-Ideo eraikinean ezagutza (Mondragon Unibertsitatea), enpresa (Orona) eta ikerketa (Ikerlan-IK4) elkarlanean aritzen dira, berrikuntzarako sinergia-sare bat sortzeko.

Orona-Ideo Campuseko alderdien artean sortzen diren sinergiei esker, askoz ere praktikoagoak, errealagoak eta aplikagarriagoak izango dira zure ikasketak. Etorkizuneko teknologietako eta esperimentazioko laborategi bat da campus osoa, non aukera izango baituzu ikasketak eta praktikak uztartzeko eta zure lanerako aukerak hobetzeko.

 

Ondoen hornitutako laborategiak eta tailerrak

Diseinu guztiz funtzionala du Orona-Ideo Campusak, eta zenbait instalazio ditu: irakaskuntza- eta ikerkuntza-laborategiak, proiektu-gelak, ikasgelak eta liburutegia, besteak beste.

Gure laborategietan, erabilgarri izango dituzu fisika, kimika, fluidoak, elektrizitatea eta teknologia irakasgaietako praktikak egiteko behar duzun materiala eta ekipamendua. Gradu-bukaerako lanak egiteko ere erabil ditzakezu, bai eta trebakuntza dualean ere, non ikasketak eta lana uztartuko baitituzu.

Hona hemen erabilgarri izango dituzun laborategi eta ikerketa-ekipamenduetako batzuk:

Fabrikazio aditiboko laborategia

Zenbait teknologiatan oinarritutako 3d inprimagailuen bidez, egiten dituzun proiektuetako piezak eta maketak inprima ditzakezu.

Material-laborategia

Zenbait saiakuntza-makinaz hornitua dago (mikroskopio optikoak eta elektronikoak, besteak beste), materialen egitura aztertu eta haien propietateak uler ditzazun.

Mekanizazio-laborategia

Puntako ekipamendu teknologikoz hornitua (fresatzeko makinak, zerrak, tornuak eta era guztietako tresna konbentzionalak).

 

Automatizazioa eta kontrola

Kontrol-automatismoak diseinatu, muntatu, programatu eta/edo martxan jartzeko.

Prototipo-lantegia

Zure proiektuetan aurkeztu behar dituzun prototipoak fabrikatu, doitu eta baliozkotzeko lantegia, non 3D inprimaketa eta beste fabrikazio-teknologia batzuk erabiltzen baitira.

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet:: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara