Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF katalogoa

Ikasten jarraitu

Graduatu eta Biomedikuntzako profesional bihurtu ondoren, erabaki ahal izango duzu zure burua prestatzen jarraitu nahi duzun, espezializatu nahi duzun edo zure karrera Biomedikuntzako Ingeniaritzako profesional gisa hasi nahi duzun ospitale batean, osasun-sektoreko enpresa batean edo osasunarekin lotutako beste erakunde batean, publikoa zein pribatua izan.

 

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikastean, zure lanbide-profil bereko gainerako pertsonen aurretik jarriko zara, eta aukera emango dizu hobeto baloratutako eta ordainsari handiagoko lanpostuak lortzeko.

 

 

Teknologia biomedikoen unibertsitate - masterra

Diagnostiko eta tratamenduetarako gailu medikoak berritzen, diseinatzen, garatzen eta mantentzen egingo duzu lan eta, beraz, osasun-alorreko aurrerakuntzak bultzatuko dituzu.

Teknologia Biomekanikoen Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Enpresa berrikuntzako eta proiektu zuzendaritzako Unibertsitte masterra

Enpresetan berrikuntza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Aldaketa berritzaileak dakartzaten eta mekanikari lotutako produktu edo zerbitzu baten lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko aukera berriak identifikatzen laguntzen duten proiektuak antolatzea eta kudeatzea gustuko baduzu, hauxe da zure masterra.

 

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate masterra

Pertsonen bizitza hobetuko duten produktuak, makinak edo beste edozein gailu mekaniko garatzea ahalbidetuko dizu. Erabiltzaile-esperientziari buruzko ezagutza zehatza izango duzu, eta gai izango zara produktu berritzaileak diseinatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatze-estrategia bat ezartzeko.

 

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Ingeniaritza Biomedikoarekin lotura duten ikastaroak

Ondo asko dakigu zenbat denbora eta lan eskatzen duen master bat egiteak. Horregatik, esperientzian sakondu eta espezialitatea hobetu nahi baduzu, ikastaro espezializatu eta labur ugari eskaintzen dizkizugu, zure ibilbide profesionala hobetzeko lagungarri izango zaizkizunak.

 

Proiektuen kudeaketako aditu-ikastaroa

Ikastaroaren helburu nagusia hau da: ikasleak trebatzea, proiektu-eremu jakin bati dagozkion arazoak ulertzeko, arazo horiek konpontzeko funtsezko alderdiak identifikatzeko eta prozesua hobetzeko gai izan daitezen.

Proiektuak kudeatzeko aditu ikastaroari buruz gehiago jakitea

Erosketa-zuzendaritzako aditu-ikastaroa

Ikastaro horretan, behar diren jarraibideak emango zaizkio «profesionala/enpresa» binomioari, hornidura-eragiketetan bikaintasuna susta dezan, baita ikuspegi integrala ere, erosketen zuzendaritzaren eta kudeaketaren inguruan.

Erosketa Zuzendaritzako aditu ikastaroari buruz gehiago jakitea

 

Produktu berriak merkaturatzeko ikastaroa

Lanean ari diren profesionalentzat da ikastaro hori, non produktu berriak merkaturatzeko proiektuen kudeaketa eraginkorra irakatsiko baita. Ikastaroko lanaren oinarria helburuak betetzea izango da, denborei eta eraginkortasun ekonomikoari dagokienez.

Produktu berriak merkaturatzeko ikastaroari buruz gehiago jakitea

Material plastikoei buruzko ikastaroa

Plastikoen injekzio-prozesuei buruzko ikuspegi orokorra ematea da ikastaroaren helburu nagusia. Fase guztiak jorratuko dira: nola egin behar den pieza, zer material diren egokienak, nola erabili behar den tresneria eta nola gauzatu injekzio-prozesua.

Material plastikoen ikastaroari buruz gehiago jakitea

 

Ingeniaritza Biomedikoako LAN-IRTEERAK

  • Produktu, ekipamendu, prozesu eta zerbitzu medikoak diseinatu, garatu eta mantentzea
  • Ingeniaritza Biomedikoko proiektuak zuzentzea
  • Osasun-instalazioak kudeatu eta optimizatzea
  • Farmako berriak ikertzea eta garatzea
  • Produktu eta instalazioei buruzko trebakuntza ematea
  • Diagnostiko, monitorizazio eta terapia medikoko ekipamenduak diseinatzea
  • Neurokirurgiarako eta minaren tratamendurako osasun-produktuak ikertzea

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara