Lan irteerak

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Goierri

Plazak

110 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Lan-irteerak

"Gizartearen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen alor berri eta estrategiko batean egingo duzu lan"

Osasun-alorreko teknologiaren eta berrikuntzaren garrantzia dela eta, ingeniaritza biomedikoko geroz eta profesional gehiago behar dira.

Graduatzen zarenean, nahiko trebetasun eta gaitasun izango duzu hainbat eremutan lan egiteko, hala nola makineria eta tresneria medikorako teknologia berrien diseinu, garapen eta aplikazioan, eta medikuntza erregeneratzailerako edo protesi eta farmako berrien garapenerako analisian eta ikerketan. Besteak beste, funtzio profesional hauek izango dituzu:

  • Produktu, ekipamendu, prozesu eta zerbitzuak diseinatu, garatu eta mantentzea esparru hauetan:
    • Diagnostikorako ekipamenduak (eskanerrak, ekografoak, lab on a chip…).
    • Tratamendu- eta errehabilitazio-ekipamenduak (desfibriladoreak, inplanteak, beso robotikoak…).
    • Bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak (telelaguntza, telemonitorizazioa…).
    • Kirol-errendimendua hobetzeko elementuak (pultsometroak, monitorizazioa, material berriak…).
  • Ingeniaritza biomedikoko proiektuak zuzentzea, hasi aukerak detektatzetik eta haiek aplikatu eta merkaturatu arte.
  • Osasun-instalazioak eta -prozesuak kudeatzea eta optimizatzea.
  • Ingeniaritza biomedikoaren eremu guztietako produktu, ekipamendu eta instalazioei buruzko trebakuntza ematea.

Osasun-alorreko edozein enpresa edo erakundetan lan egiteko prestatuko zaitu Ingeniaritza Biomedikoko Graduak. Beraz, aukera izango duzu eginkizun hauetan parte hartzeko: osasun-produktu berrien garapen-faseetan eta merkaturatzean, ospitaleko prozesuen azterketan eta optimizazioan eta material biomediko berrien garapenean. Ingeniaritza Biomedikoko ikasketak amaitutakoan, osasun-arloko enpresa eta erakunde ugaritan garatu ahal izango duzu zure ibilbide profesionala:

Lanbide-profilak

Teknologia biomedikoan espezializatutako enpresak

Diagnostiko, monitorizazio eta terapia medikoko ekipamendu berri eta berritzaileen garapenean parte hartuz.

Oinarri teknologikoko osasun-zerbitzuen hornitzaileak

Pazientearen bizi-baldintzak hobetu ditzaketen oinarri teknologikoko zerbitzu terapeutikoak garatuz.

Industria farmazeutikoa

Zure ezagutzaren ekarpena eginez medikamentu berri eta berritzaileak diseinatu, garatu eta ekoizteko eta, hartara, erronka mediko berriei ekiteko.

 

Ospitaleko ingeniaritza klinikoa

Ospitaleko prozesuen azterketa eta optimizazioa, betiere etengabeko hobekuntza eta eraginkortasuna helburu hartuta.

Unibertsitateak eta ikerketa-institutuak

Osasun-alorreko i+g+b-ko sailak, non, besteak beste, erabilera mediko edo protesikorako material berriak egiten baitira.

Ebaluazio-agentziak eta -enpresak

Hornitzaileen eta osasun-zentroetan teknologia aplikatzen dutenen arteko transferentzia teknologikoko prozesuak aztertuz eta optimizatuz.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara