Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

65 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

"Enpresen produktibitatea eta efizientzia handitu eta haien baliabideak optimizatuko dituzu"

Industria-jarduerak lehiakorragoak eta jasangarriagoak izateko beharrezkoak diren ezagutzak garatuko dituzu, eta hobekuntza eta berrikuntza sustatuko dituzu enpresen produktu eta prozesu teknologikoetan eta antolakuntza-ereduetan.

Ingeniaritzako gradu honetan, alderdi teknikoak eta kudeaketa-mekanismoak konbinatzen dira, eginkizun nagusietako bat lantaldeen koordinazioa eta kudeaketa izango baita.

Gainera, erronketan oinarritutako ikaskuntzari,esker, ikasitako kontzeptuak ingurune errealetan aplikatu ahal izango dituzu, eta enpresek nahi dituzten gaitasunak eskuratuko dituzu. Horrela, beraz, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatu ondoren, honako gaitasun hauek izango dituzu:

 

TALDEAK GIDATZEA

Lidergorako gaitasuna eta erakundeen erronka estrategikoei ekiteko ikuspegi global eta estrategikoa.

 

PROIEKTUAK KUDEATZEA

Proiektuak definitu, planifikatu, abian jarri eta kontrolatzea, muga nagusiak kontuan hartuta (denbora, epeak, kostuak, baliabideak eta abar)

 

ERABAKIAK HARTZEA

Arazoak konpontzeko soluzio berritzaileak eta bizkorrak era autonomoan bilatzeko gai izango zara.

 

 

LEHIAKORTASUNA AREAGOTZEA

Produktu berriak fabrikatu, kudeatu eta merkaturatzea eta haien bizi-ziklo osoko ingurumen-inpaktua txikiagotzea, enpresak hazteko.

 

EFIZIENTZIA HOBETZEA

Balio-kateko funtsezko parametroak kudeatzea, prozesu eta jarduera industrialak eta zerbitzuei lotutakoak administratzeko.

 

KOORDINATZEA ETA DINAMIZATZEA

Beren zeregin profesionaletan diharduten pertsona taldeak eta horretarako beharrezkoak diren baliabide materialak kudeatzeko gai izango zara.

 

Gainera, praktikan oinarritutako ikaskuntza-eredu propio eta berdingabe bati esker, ikasitako kontzeptu guztiak ingurune errealetan aplikatu ahal izango dituzu, eta, era horretan, enpresek eskatzen dituzten gaitasunak eskuratuko dituzu.

 

ARGI ETA GARBI KOMUNIKATZEA

Datuak aztertzea, publiko espezializatuari zein espezializatu gabeari iritziak emateko eta informazioa, ideiak, arazoak eta soluzioak helarazteko.

 

ZURE IKASKUNTZA ERALDATZEA

Zure bizitza profesionalean ikasten jarraitzeko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatzea.

 

ERAKUNDEAK HOBETZEA

Erakunde baten prozesuak eta prozedurak zehaztea, abian jartzea eta haien jarraipena egitea.

 

 

PRODUKTU BERRIAK MERKATURATZEA

Produktu berriak merkaturatzen laguntzea, behar bezala planifikatu, fabrikatu eta kudeatzeko, eta produktu horien bizi-ziklo osoko ingurumen-inpaktua txikiagotzea.

 

PROIEKTUAK DOKUMENTATZEA

Dokumentazioa sortu, kudeatu eta ulertzea/interpretatzea (identifikazioa, artxibatzea, banaketa, eguneratzea eta desagerraraztea).

 

Titulu hau ez dago arkitekto eta ingeniari teknikoen atribuzio profesionalak arautzeari buruzko apirilaren 1eko 12/1986 Legean adierazten diren titulazioen artean. (BOE, 79/02-04-1986 zk.).

Gradu honetan lortutako ikaskuntza-emaitzak Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailarekin bat datoz.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko’, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dituzuen ikasleek C1 (EGA) mailaren baliokidea egiaztatzeko betekizunaren salbuespena lortu ahal izango duzue.

 

Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasteko betekizunak

  •   Erakundeen eta industriaren munduak erakartzen zaitu
  •   Sintesirako eta analisirako gaitasuna duzu
  •   Enpresek nola funtzionatzen duten ulertzea eta plantillako pertsona bakoitzaren eginkizuna ezagutzea atsegin duzu

Persona

  •   Pertsona ordenatua eta xehetasunzalea zara
  •   Ongi moldatzen zara zenbakiekin, kalkuluarekin eta estatistikekin
  •   Analista, logikoa eta arrazionala zara
  •   Taldean lan egitea eta koordinatzea atsegin duzu

 

Hauxe da zure gradua. Aukera aproposa da zuretzat, industriaren mundua eta negozioarena konbinatzen baititu.

Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasteko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Fabrikazio-prozesuak
  • Materialen zientzia eta ingeniaritza
  • Kalitatea, segurtasuna eta ingurumena
  • Industria-antolakuntzako metodo kuantitatiboak
  • Optimizatzeko teknikak eta tresnak
  • Industria-proiektuen kudeaketa
  • Sormen-teknikak
  • Kalitate-ingeniaritza

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako lan-irteerak 

Ahalmen handiko sektoreetan lan egin ahal izango duzu, hala nola automozioan, aeronautikan eta ekipamendu-ondasunen fabrikazioan, eta honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:

  • Produkzio-arduraduna
  • Erosketa-arduraduna
  • Logistikaren kudeaketa
  • Kalitate-arduraduna
  • Mantentzearen gainbegiratzea

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara