Sartzeko baldintzak

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen duala)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasteko baldintzak

Komunikazioaren munduan lan egiteko, Ikus-entzunezko Komunikazio Graduan sartu aurretik, gomendagarria da adierazpen hauetariko batzuen bitartez zeure burua identifikatzea:

 

Teknologia

Teknologia berrien munduak liluratzen nau, eta egunean nago kamera, ordenagailu, mugikor eta abarrei dagokienez.

Sormena

Gustatzen zait sormena eta gustatzen zait estetika eta originaltasun aldetik nabarmentzen diren edukiak sortzea.

Analisia

Pertsona analista, antolatua eta arrazionala naiz. Ez zait gustatzen erabakiak hartzea aurrez datu guztiak aztertu gabe.

 

Bideoa eta argazkigintza

Beti izaten dut kamera edo smartphone bat eskura, inguruan gertatzen den guztia grabatzeko edo argazkitan jasotzeko.

Komunikazioa

Jakin-mina duen pertsona bat naiz, eta gustatzen zait albisteak egunean-egunean jakitea eta esan nahi dudana argi adieraztea.

Talde-lana

Lankidetzan aritzea funtsezkoa da, eta gustatzen zait beste pertsona batzuen babesa bilatzea gure helburuak betetzeko.

 

Idazketa

Badut nire ideiak idatziz adierazteko eta jendea erakartzeko istorioak kontatzeko erraztasuna.

Publizitatea eta sare sozialak

Gustatzen zait publizitatearen eta diseinu grafikoaren mundua eta sare sozialetako edukiak partekatzea.

 

Identifikatu duzu zeure burua? Orduan, zuretzat ezin egokiagoa da Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua!

 

ikasketak 

Graduan sartzeko baldintza nagusiak

bidaiak 

Notak eta onarpen probak

 

Onarpen prozesua

 

 

Inskripzioa eta matrikula

 

50 Plaza

15 plaza Dual Aipamenean

 

Bi ziklo eta bi ibilbide

Gradua bina urteko bi ziklotan antolatuta dago. Lehen bi ikasturteetan, komunikazioaren zenbait esparrutako funtsezko ezagutzak jasoko dituzu. Hirugarren eta laugarren ikasturteetan, bi ibilbide hauetatik bat aukeratuko duzu:

  • Ikus-entzunezko sormena: zure sormena landu, eta hurbiletik ezagutuko dituzu ikus-entzunezkoen sektoreko askotariko aukerak (zinema, telebista, Internet) eta rol profesionalak.
  • Komunikazio digitala: komunikazio digital korporatiboan eta enpresa-komunikazioan sakonduko duzu, ingurune digitala eta ikus-entzunezkoena ardatz hartuta. DUALA.

Graduko edukiak

  • Ahozko eta idatzizko komunikazioa
  • Ikus-entzunezko gidoigintza eta narratiba
  • Argazkigintza, argiztapena eta tratamendu digitala
  • Ikus-entzunezko lanen publizitatea, sustapena eta zabalkundea
  • Animazioa
  • Argiztapena eta soinua
  • Ikus-entzunezko teknologia
  • Ingurune digitalak: web-sarea, sare sozialak...
  • Marketina
  • Komunikazio korporatiboa
  • Publizitatea
  • Ekitaldien antolaketa

 

Kontsultatu Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko irakasgai guztiak

Unibertsitatea baino gehiago gara