Ikas-irakas prozesua
IKASTE-IRAKASTE EREDUA
EREDU BERRITZAILE
Mondragon Unibertsitateak egungo eta biharko gizartearen erronkei heltzeko egokitu du bere hezkuntza eredua, puntu hauetan oinarriturik: konpetentzietan oinarritutako prestakuntza, ikasle eta irakasleen arteko harreman estua, talde lana, etengabeko ebaluazioa, prestakuntza praktikoa enpresa eta erakundeetan, berrikuntza, ekintzailetza eta nazioarteko prestakuntza.
KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Zeharkako konpetentziak lantzeari esker, ikasleak ez ditu gaitasun teknikoak soilik bereganatuko; jakintzaz gain, egoten, ekiten eta izaten ere ikasiko du. Komunikazio eraginkorra, inplikazioa, erantzukizuna, lidergoa eta horrelako gaitasunak bereganatuko ditu.
HAINBAT METODOLOGIETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Ikaslea da ikaste prozesuaren ardatz eta eragile nagusia. Honako metodologia hauek erabiltzen ditugu: kasu errealen simulazioak ikasgai guztietan; arazoetan, kasuetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza; praktikak, ikerketak...