Berriak

KURTSOAK Adimen artifiziala eta ikuspen artifizialari buruzko ikastaroak profesionalentzat 2020·11·06
Spri Taldeak Adimen Artifizialari buruzko eta Deep Learning bidezko Ikuspen Artifizialari buruzko ikastaroak antolatu ditu bere Garaia Enpresa Digitala eta Bizkaia Enpresa Digitala egoitzetarako, eta Mondragon Unibertsitateak ikastaro berri horietan saioak emango ditu.

CURSOS Cursos sobre inteligencia artificial y visión artificial para profesionales 2020·11·06
Mondragon Unibertsitatea imparte sesiones en los nuevos cursos sobre Inteligencia Artificial para la Industria y Visión Artificial con Deep Learning organizados por el Grupo Spri para sus sedes de Garaia Enpresa Digitala y Bizkaia Enpresa Digitala.

GIZON TALDEA Gizon Taldearen topaketek hirugarren urtez ekin diote berriro 2020·11·05
Biteri Ikastetxe Nagusiak, Elkarhezitzen eta Piper Txuriak elkarteekin batera hirugarren urtez jarraian hasi dituzte topaketak, maskulinitatea zintzotasunetik, umiltasunetik eta errespetutik aztertu eta lantzeko.

TESIA Dorleta Ibarraren tesi defentsa 2020·10·30
Tesiaren izenburua: "Business model innovation in small and medium-sized enterprises: an exploration of key drivers and performance implications". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa eta NAZIOARTEKO DOKTORE aipamena lortu du.

WEB ZTIMUlab orientazio espazioa jarri du abian Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 2020·10·21
ZTIMUlab web orriak eskaintzen ditu tailerrak, formazioak eta eskoletako ikasle nahiz irakasleei zuzendutako askotariko jarduerak helburua izanik STEM gaiak sustatzea gazteenen eta bereziki emakumeen artean

PATENTE Mondragon Unibertsitateak bularreko minbiziaren lesioak hobeto bistaratzeko sistema bat patentatu du, Errioxa Osasun Fundazioko Medikuntza Nuklearreko Unitatearekin batera 2020·10·19
Mondragon Unibertsitateak fabrikatutako bi modeloak Rioja Salud Fundazioko 150 paziente onkologiko baino gehiagok erabili dituzte jadanik. Medikuek onartzen dute planteatutako soluzioa oso erabilgarria dela erradiazio barreiatua %80an murrizten delako lesioa hobeto ikusteko aukera eskainiz.

TESIA David Garrido Diezen tesi defentsa 2020·10·07
Tesiaren izenburua: "Impacto de los semiconductores de banda prohibida ancha en el diseño de convertidores de potencia". SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

EKIPAMENDU BDIH Konexio: Unibertsitatearen ekipamendu zientifiko teknologikoa euskal enpresen esku 2020·10·01
Eusko Jaurlaritzak sustatu du martxan jartzea BDIH Konexio laguntzak, ekimen bat euskal enpresen eskura jartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten partaideen ekipamendu zientifiko teknologikoa.

SARIA Industria Diseinuko ikasleak, ontzi eta enbalajeen diseinu eta iraunkortasuneko Sari nazionalen XI. edizioan sarituta 2020·09·29
Mondragon Unibertsitateko ikasleek bi sari nagusi eta bi accesit lortu dituzte Natra eta Apisol enpresek proposatutako erronketan.

KONGRESUA Basque Project Managementen IV. Biltzarra: Erakunde arinen garapena 2020·09·28
Urriaren 14an izango da jardunaldia, formatu presentzialean eta online aldi berean, eta erakundearen eraldaketan laguntzen duten kudeaketa arinaren teknikak eta funtsezko alderdiez hitz egingo da bertan.

WEBINAR Doako WEBINARRA Power BI-ren azken berrikuntzei buruz Ana María Bisbérekin 2020·09·15
Mondragon Unibertsitateak antolatutako webinar hau irailaren 22an emango du Ana María Bisbék, gure Business Intelligence ikastarotan formatzaile, eta bertan erakutsiko dizkigu ondorengo berrikuntzak: datuen kontsulta nahiz manipulazioa, DAX aukera eta adierazpen berriak, Azure Map moduko bisual berrien gehitzea, Q&An eginiko optimizazioa eta berrikuntzak telefono mugikorretarako eginiko bistaratze konfigurazioan. Ez galdu webinar hau!

KONGRESUA Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 3 ikertzailek aurkeztu dituzte euren lanak ETFA2020 kongresuan 2020·09·14
Kongresuak batu ditu Mondragon Unibertsitatearen espezializazio garrantzitsuenetakoa den industria automatizazioaren alorrean eman diren azken teknologia aurrerapenak

Ikasturte hasiera Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasturte hasiera datak eta ordutegiak 2020·09·03
Ikasturteko lehenengo eguna presentziala izango da guztientzat, Goi Mailako Heziketa zikloak irailaren 7an hasiko dira, Ingeniaritza Graduetako 1.mailakoak irailaren 10ean, eta azkenik, irailaren 14an hasiko dira graduetako 2., 3. eta 4.mailak eta baita unibertsitate masterrak ere.

KOLABORAZIOA Goi Eskola Politeknikoak bisita antolatu du Debagoieneko ETEen arduradunentzat, kolaborazio bide berriak urratu eta euren antolakundeetan berrikuntza bultzatzeko asmoz 2020·07·27
Robotika eta automatizazio irakasle eta ikertzaileek enpresen eskura jartzen diren ekipamendu teknologiko eta azpiegiturak erakutsi dituzte, hauen hobekuntza teknologikoa erraztuko duten berrikuntza proiektu txikiak garatu ahal izateko

LEHIAKETA Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako gradu eta masterreko ikasleak dira Surf taulen berrikuntza lehiaketako III. Edizioko podiumean nagusi 2020·07·16
Ekoteknologia Industrialen Graduko ikasleek lehen saria irabazi dute. Hirugarren postua Master Industrialeko ikasleentzat izan da. Lehiaketaren helburua surfaren industriaren garapena eta merkaturatzea bultzatzea da eta kalitate handiagoko prozesu eta produktuak proiektatzea

DONAZIOAK 20.900€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai bankuari eta Mundukideri 2020·07·15
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta langile kontseiluek Covid-19a dela eta aurrera eraman ez dituzten ekintza sozialetarako zuten aurrekontua donatzea erabaki dute

PROFESIONALENTZAKO IKASTAROAK Eskuragai dago Mondragon Goi Eskola Politeknikoak profesionalei 2020-2021 ikasturtean eskainiko dizkien ikastaro guztien katalogoa 2020·07·15
2.500 profesional baino gehiago formatzen dira urtero hainbat modalitatetan (online, erdi presentziala, presentziala) eta egoitza ezberdinetan (Arrasate, Bilbo, Hernani, Goierri…) eskaintzen diren ikastaro eta master teknologikoei esker

IKASTAROAK Power BI bidez Business Intelligence ikastaro berriak 2020·07·15
Irailean hasiko da ikastaro presentziala Bilbon eta urrian hasiko da online aldaera

PROFESIONALENTZAKO IKASTAROAK Profesionalei zuzendutako proiektu eta logistika kudeaketa ikastaroen edizio berriak 2020·07·14
Urrian hasiko dira hainbat ikastaro teknikak, tresnak eta metodologiak ikasteko haz daitezen produktibitatea, baliabideen optimizazioa eta alor industrialeko kudeaketaren hobekuntza

Hezkuntza eredua 2020-2021 ikasturterako hezkuntza eskaintzeko eredua 2020·07·09
Mondragon Unibertsitateak berretsi egin du MENDEBERRI 2025 hezkuntza-ereduaren aldeko apustua 2020-2021 ikasturteari begira Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko.

SARIA ElkarMaker proiektua finalista da Steam Euskadi sarien lehen edizioan 2020·07·08
Ekimenak helburu du Steam-zientzia tematikak sustatzea-teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikak-gazteen artean eta elkarlanean garatu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikastolen Elkarteak

HITZALDIA Ingeteam Ikasgelan garatutako gradu eta master bukaera proiektuak aurkeztu dira multikonferentzia batean 2020·07·08
Uztailaren batean egin zen topaketa birtuala eta bertan Ingeteam enpresekin lankidetzan proiektuak egin dituzten ikasleek enpresako langileen partekatu zituzten kurtsoan zehar eginiko aurrerabideak

Bilbo Bilbo 2020-2021 2020·07·03
2020-2021 ikasturtean Bilbon eskainiko diren ikasketak, Ensanche Eraikinean eta Bilbao Berrikuntza Faktorian kokatuko dira iraila eta Gabonak bitartean

EKINTZAILETZA Enpresa sortuz ekimeneko proiektu irabazleen ebazpena, xede duena ekintzailea bultzatzea ingeniaritza fakultatean 2020·07·03
Epaimahaiak negozio ideia posible izan litezkeen hamar bat proiektu aztertu ditu, egungo ikasleek eta ikasle ohiek aurkeztutakoak

Sari banaketa Ikasketa bukaerako lan onenei sariak 2020·06·19
Bederatzigarren edizio honetan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek jaso du lehenengo saria

ZIBERSEGURTASUNA Mondragon Unibertsitatearen 4.0 industriako laborategi berriak zibersegurtasuneko enpresei ateak zabaldu dizkie ikerketak elkarlanean egiteko 2020·06·16
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Open Cloud Factoryk hitzartu duten lankidetza estrategikoaren barruan sartzen da ekimena, eta bere helburua da zibersegurtasuneko ikerketa eta prestakuntza bultzatzea

PROIEKTUA TESTOMAT, testatzeak automatizatzeko proiektua 2020·06·10
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Software Ingeniaritza eta Sistemen Ikerketa taldeak parte hartzen du automatizazio bidez proba teknikoen abiadura eta kalitatea orekatzea helburu duen proiektuan
Rankinak Mondragon Unibertsitatea, Espainiako 5 unibertsitate onenen artean U-Multirank-en 2020·06·09
U-Multirank mundu mailan dagoen unibertsitate rankin zehatz eta zabalena da

KONFERENTZIA Design Konferentziak Mondragon 2020 ekitaldia online izan da bere hamargarren urteurrenean 2020·06·08
Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak pertsonetan zentratutako diseinuetan lan egiten du eta jardunaldi honetan honek gizartean eta industrian duen inpaktuaz hausnartu zuten

JARDUNALDIA STEAM gaien genero estereotipoen garrantziaz betetzeko orientatzaile, ikastetxeen arduradun eta guraso elkarteei zuzendatutako jardunaldiak 2020·06·05
Tailerrak era birtualean egingo dira ekainaren 9an eta 16an 17:00etan, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
