Ismael Ruiz de Aragandoñaren tesi defentsa

Atzera

Ismael Ruiz de Aragandoñaren tesi defentsa

Tesia

Ismael Ruiz de Aragandoñaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Development of a high torque density and efficiency axial flux switched reluctance motor for electric vehicle. SOBRESALIENTE CUM LAUDE klaifikazioa lortu du.

2018·09·08

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Development of a high torque density and efficiency axial flux switched reluctance motor for electric vehicle
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Fco. Javier Poza Lobo, Jon Madariaga Landajo
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Pedro Andrada Gascón (Universidad Politécnica de Cataluña (UPC)
    • Mahaikidea: Estanislao Oyarbide Usabiaga (Universidad de Zaragoza)
    • Mahaikidea: Miguel Martínez-Iturralde Maiza (CEIT, Universidad de Navarra)
    • Mahaikidea: Angel Imanol Egaña Pérez (Fundación TEKNIKER)
    • Idazkaria: Gaizka Ugalde Rosillo (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Ibilgailu elektrikoetan sarrien erabiliak diren motore elektriko sinkronoen iman iraunkorren horniketa eta kostean izan ohi diren ziurgabetasunen arazoari irtenbide bat emateko, erreluktantzi konmutatu eta fluxu axialeko motorren teknologia hautatu da tesi honetan, par dentsitate eta efizientzia altuko motore bat garatu ahal izateko, multzo handietan koste bajuan ekoiztu daitekeena.

Gaur egun, hutsetik hasita makina mota hau garatzeko software tresna komertzialik ez denez, lehenbizi, makina hauek dimentsiontzako eta kalkulatzeko tresna bat garatu da. Tresna hau, 3D-ko elementu finitoen simulazioen bitartez eta propio eginiko saiakuntza-banku bateko emaitza esperimentalen bitartez baliozkotu da. Tresna honen bitartez diseinu ezberdinak segundo apur batzuetan aztertu daitezkenez, motorraren ezaugarri estatikoetan diseinu parametro bakoitzak duen eragina aztertzeko erabili da eta era honetan, diseinurako arau batzuk garatu dira.

Ezaugarri dinamikoak ere aztertuaz arau hauek osatzeko asmoz, simulazion eredu dinamiko bat ere garatu da, motorraren portaera dinamikoa aztertzea ahalbidetzen duena kontrol estrategia desberdinen aurrean.

Azkenik, tresna hauek erabiliaz, motore prototipo bat diseinatu, garatu eta muntatu da. Saiakuntza-banku batean karakterizatu ondoren, motore hau, ibilgailu elektriko komertzial batean instalatu da eta ibilgailuak probatzeko plataforma batean probatu da, emaitza analitiko, elementu finitutako eta esperimentalen artean korrelazio egokia lortuaz.