María Ruiz Amurrioren tesi defentsa

Atzera

María Ruiz Amurrioren tesi defentsa

TESIS

María Ruiz Amurrioren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Understanding of the behaviour of organisational commitment using a system dynamics model. SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du eta DOCTOR INTERNACIONAL aipamena.

2018·09·28

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Understanding of the behaviour of organisational commitment using a system dynamics model
  • Doktoretza programa: PROGRAMA DE DOCTORADO EN INGENIERÍA MECÁNICA Y ENERGÍA ELÉCTRICA
  • Tesi zuzendariak: Unai Elorza Iñurrategui y Noemi Zabaleta Etxebarria
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Etiënne Antonio Joseph Alfonso Rouwette (Radboud University Nijmegen)
    • Mahaikidea: Matías Urenda Moris (University of Skövde)
    • Mahaikidea: Álvaro Lleó de Nalda (Universidad de Navarra)
    • Mahaikidea: Juan Ignacio Igartua Lopez (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Jaione Ganzarain Epelde (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Gaur eguneko ekonomia globalizatuan, aldaketetara moldatzeko gaitasuna edukitzea, eta lehiakorra zein dinamikoa izatea sektore industrialeko antolakuntzen ardurarik garrantzitsuena bihurtu da. Konpromezu estrategia lantzeak pertsonekin lotutako hainbat praktika ejekutatzea dakar. Praktika hauek pertsonen konpromezu eta motibazio maila handitzen laguntzen dute. Langileak euren antolakuntzarekin konprometituta daudenean, euren emaitzak hobeak dira eta produktibitatea igotzen da. Konpromezuaren efektu hau dela eta, oso garrantzitusa da ulertzea zelan funatzionatzen duen. Ondorioz, tesi honen helbururik nagusiena antolakuntzako konpromezuaren eboluzioa ulertzea da System Dynamics (SD) modelo bat erabilita. 

Modelo kontzeptual eta konputazional bat lortu dira ikerkuntzaren emaitza bezala. Kontzeptualaren definiziorako hiru informazio iturri desberdin erabili dira: literatura, 11 Group Model Building (GMB) eta datu enpirikoak Bateratzen datu basetik (aurreko ikerkuntza). Informazio iturri barietateak ziurtatzen du modeloaren balidazioa. Modu berean, prozesua konplexuagoa bihurtzen du, baina aldi berean aldagai definizio  eta identifikazio zehatzagoaren premia areagotzen du. Horrela, antolakuntzako konpromezu sistemaren ulermen holistikoago bat eskaintzen du. SD-n garatutako modelo konputazioanala konpromezuaren eboluzioa dinamikoki adierazteko helburua betetzen du. Balidazioa metodo desberdinen bitartez burutu da, Bateratzen datubasetik ateratako eszenarioekin, besteak beste. Erabakitze prozesuaren arduradunek sistemaren ulermena lor dezakete hiru informazio iturri biltzen duen model bakar batekin. Horrez gain, informazio iturrien konbinaketak berrikuntza eta balio gehitua suposatzen du SD simulazioaren esparrurako. Inplikazio teorikorik garrantzitsuena Strategic Human Resource Management (SHRM) esparrurako 7 narratibak modelo bakar batean elkartu izana da. Modeloa bere osotasunean hiru teorien bakuntza bezala ulertu da: High Performance Working Systems (HPWS), lidergoa eta konfiantza.

Bukatzeko, ikerkuntza honek inplikazio praktikoa dauka erabakitze prozesuen arduradunentzako. SD simulazioaren erabilerak arduradunen ikaste prozesua aregaotuko du, erabaki eraginkorragoak har daitezen.