Itxaso Amorrorturen tesi defentsa

Atzealdea

Itxaso Amorrorturen tesi defentsa

Tesia

Itxaso Amorrorturen tesi defentsa

Tesiaren izanburua: The crew scheduling problem of an interurban public transport bus company. SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2018·03·16

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: The crew scheduling problem of an interurban public transport bus company
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Unai Apaolaza, Victoria Rodriguez Chacón
  • Epaimahaia:

Laburpena

Gidarien lanaren plangintza egoki batek zuzenki eragiten du garraio publikoko enpresen kostu operatiboan. Tripulazioaren plangintzaren zailtasuna bi arrazoiengatik ematen da bereziki (Esclapés 2001, Bonrostro, Yusta 2003, Ernst et al. 2004, Van den Bergh et al. 2013, Ibarra-Rojas et al. 2015, Li et al. 2015): alde batetik, gidarien plangintza beste arazo handiago baten parte da, ibilgailu eta gidarien plangintzaren arazoaren parte. Bestalde, garraio sareen arteko ezberdintasunek, enpresen baliabideen arteko ezberdintasunek edota arautegi edo lan-akordioen arteko ezberdintasunek, enpresa bakoitzarentzako soluzio partikular bat garatzea behartzen dute. 

Ikerketa honen helburu nagusia "algoritmo eraginkor bat garatzea da, zeinek exekuzio denbora apropos baten, eta lehen, azken edo beste edozein bitarteko geldialditan errelebua baimenduz, hiriarteko sare baten diharduen garraio publikoko autobus konpainia batek behar duen tripulazioa minimizatzen duen". 

Horrela, eta konpainia erreal baten tripulazioaren planifikazioa oinarritzat hartuta, literaturan aurkitutako bi ikerketa-hutsune aztertu dira. Alde batetik, zenbatetan mugatu ezak eta lehen, azken edo beste edozein bitarteko geldialditan errelebuak baimentzeak daukan inpaktua aztertuko da. Bestalde, planifikatzerakoan ezaugarri ezberdinak dituzten zerbitzuek errestrikzio ezberdinak kontsideratzea behartzen dutenean, planifikazio prozesua aztertu da. Bi prozedura aztertu dira: arazoa zerbitzuen ezaugarrien araberako planifikazio independentetan banatzea edo errestrikzio gogorrenak kontsideratuta, planifikazio bakar bat osatzea.

Ikerketaren metodologiari dagokionez, Eragiketen Ikerketako (Winston, Goldberg 2004) zazpi urratsak jarraitu dira: (1) arazoa formulatzea, (2) sistemaren behaketa, (3) arazoaren eredua formulatu, (4) eredua egiaztatzea eta aurreikuspenerako erabiltzea, (5) aukera egokia aukeratzea, (6) azterketaren emaitzak eta ondorioak aurkeztea eta (7) gomendioak ezartzea eta ebaluatzea.

Emaitzen arabera, kasu batzuetan ikertu diren bi faktoreek emaitza hobeagoak dakartzatela baieztatu da.