Datorren irailean Zorrotzaurren abian jarriko duten Ingeniaritza Mekatronikoko eredu duala aurkeztuko diote Bizkaiko enpresa sareari Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak

Atzealdea

Datorren irailean Zorrotzaurren abian jarriko duten Ingeniaritza Mekatronikoko eredu duala aurkeztuko diote Bizkaiko enpresa sareari Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak

AURKEZPENA

Datorren irailean Zorrotzaurren abian jarriko duten Ingeniaritza Mekatronikoko eredu duala aurkeztuko diote Bizkaiko enpresa sareari Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak

Mondragon Unibertsitatea aitzindaria eta liderra da Euskadin prestakuntza dualean: 50 urte baino gehiago eman ditu ikasketak eta lana txandakatzen dituen eredua eskaintzen, eta gaur egun, ibilbide dual gehien dituen euskal unibertsitatea da

2020·02·25

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta Somorrostro Prestakuntza Zentroak Bizkaiko enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dute otsailaren 26an, bi erakundeek datorren ikasturtean Zorrotzaurreko campus berrian abian jarriko duten Ingeniaritza Mekatronikoko graduaren eredu duala aurkezteko. Topaketa horren bidez, aliantzak finkatuko dituen laguntzaile sarea sortu nahi dute, sare hori funtsezkoa baita unibertsitateak modalitate duala arrakastaz garatzeko eta enpresen beharrei erantzuteko. Mondragon Unibertsitateak modalitate dualean gauzatuko duen lehen ingeniaritzako gradua izango da (eredu horretan, 3. eta 4. mailako ikasle guztiek enpresetan lan egiten dute, ikasten duten bitartean). Gainera, unibertsitateak Bilbon eskainiko duen lehen ingeniaritza izango da. Jardunaldia Somorrostro Prestakuntza Zentroaren instalazioetan izango da, Muskizen, 09:30etik 11:00etara.

Jardunaldiaren egitaraua:

  • Ongietorria l Javier Laiseca (Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendaria).
  • Somorrostro Prestakuntza Zentroaren eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren arteko hitzarmenaren aurkezpena l Carlos Garcia (MGEPko koordinatzailea).
  • Ingeniaritza Mekatronikoa eta Unibertsitateko Prestakuntza DUALA l Nekane Errazti (MGEPko ingeniaritzako koordinatzailea).
  • Mahai ingurua: enpresaren ikuspegia l ITP Aero eta Ingeteam enpresetako ordezkariak
  • Aperitiboa eta networkinga

ITP Aero eta Ingeteam enpresek gertuko erlazioa dute Mondragon Unibertsitatearekin eta bi erakundeek dituzte gainera gaur egun Ingeniaritza Mekatronikoko ikasleak eurekin dual modalitatean praktikak egiten. Jardunaldiko mahai inguruan bi enpresetako ordezkariek euren esperientziak eta iritziak elkarbanatuko dituzte gerturatzen diren gainontzeko enpresekin.

Ingeniaritza Mekatronikoko gradua

Titulua goi mailako prestakuntza zikloetako ikasleei eta batxilergoko ikasleei bideratuta dago, baina batzuek eta besteek ibilbide desberdinak dituzte. Hala, prestakuntza zikloetatik datozen ikasleek 3 urteko unibertsitate gradua egingo dute, aldez aurreko ikasketetan bereganatutako eskumenei esker, ikasturte bat baliozkotuko baitzaie. Batxilergoko ikasleek, aldiz, 4 urtetan egin beharko dute gradua.

Titulua prestakuntza dualaren eredupean garatuko da; hortaz, graduatzen diren pertsonen profilera zehaztutako eskumenak ikasgelako prestakuntza eta enpresako praktikak konbinatuz garatu eta bereganatuko dira, enpresan lanaldi erdian jardunez hirugarren urtetik aurrera. Graduari esker, ikasleek diziplina anitzeko profila bereganatuko dute, eta mekanikari, kudeaketari, elektronikari, informatikari eta industria automatizazioari buruzko ezagutza eremuak konbinatuko dituzte.

Aitzindaria formakuntza dualean

Mondragon Unibertsitatea aitzindaria eta erreferentea da eredu dualaren 50 urte baino gehiagoko esperientzia duelako lana eta ikasketak txandakatzeko modalitatean. Gaur egun, Euskadin liderra izaten jarraitzen du prestakuntza dualean 17 tituluk dual zigilurako ibibidea eskaintzen dutelarik (graduko 10 titulaziok eta 7 masterrek).

Joan den ikasturtean, ingeniaritza graduetako 2. mailako ikasleen % 30ek modalitate dualen bat egin zuten Goi Eskola Politeknikoan. Ehuneko hori % 55era iristen da ingeniaritza graduko 3. mailako ikasleen artean eta % 100era 4. mailakoen artean (Ingeniaritza Mekatronikoaren kasuan, 3. eta 4. mailako ikasleen % 100ek egiten dute modalitate duala).