Aluminiozko hagunen diseinua proposatu duen taldeak irabazi du pbldayko V.edizioa

Atzealdea

Aluminiozko hagunen diseinua proposatu duen taldeak irabazi du pbldayko V.edizioa

PBLday

Aluminiozko hagunen diseinua proposatu duen taldeak irabazi du pbldayko V.edizioa

PBLDAYaren V. edizioan lehiatu diren Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bederatzi ingeniaritzetako 25 proiektu onenen erakusketa egin da gaur Orona Ideo Campusean

2020·03·04

$titulo.getData()


Industria Diseinuko Ingeniaritza graduko 2.mailako ikasleei irabazi dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatutako PBLday jardunaldiaren V.edizioa. Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduetako ikasleek 25 proiekturik onenak Orona Ideo campusean egon dira ikusgai PBLday lehiaketaren V.edizioaren harira. Ingeniaritza graduetako 500 ikasle baino gehiago batu ditu jardunaldiak, baita batxilergoko hainbat ikastetxeetako ikasleak ere. 

Lehiaketan erakusgai egon diren proiektuak ingeniaritzako arlo desberdinetako lanak daude: energia, biomedika, ekoteknologia industriala, diseinu industriala, elektronika, informatika, mekanika, antolakuntza eta mekatronika. Ikasleek erronka desberdinei egin behar izan diete, hala nola, apurtutako masail-hezurrerako irtenbideen garapena, muskulu artifizialeko prototipoaren garapena, audio-anplifikadorea, haize-turbina tolesgarria, automobila altxatzeko katu mekanikoa, banbuzko tandem bizikleta, kartoizko barrualdea duen surf-taula eta abar. 

Unibertsitateko irakasleek eta enpresetako adituek osaturiko epaimahai batek 25 standak bisitatu ditu non 130 ikaslek baino gehiagok euren proiektuak defendatu dituzten. Epaimahaiak proiektuaren garapenaren alderdi teknikoa baloratu du, lan taldearen komunikazio ahalmena eta proiektua defendatzeko prestatutako euskarriak (maketa, bideoa eta posterra).  

Epaimahaiak aukeratutako 2 proiektu irabazle nagusiak:
Beste 2 proiektuk ere aipamen berezi bat jaso dute:

Modelo praktiko eta berritzailea

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (PBL) arazoen ebazpenean oinarritzen den ikaskuntza-metodo berritzaile bat da eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 10 urte daramatza metodologia hau aplikatzen. Bere helburua da ikasleek eginez ikastea etorkizunean topatuko dituzten benetako arazoekin egin beharko duten bezala, eta horretarako ikasturtean zehar jasotako ezagutza teoriko tekniko guztiak proiektu praktiko batean uztartu behar dituzte. 

320x162

320x162

320x162

Argazki gehiago ikusi