DEIA egunkariak antolatutako zibersegurtasunari buruzko mahai inguru batean parte hartu du Mikel Iturbek

Atzera

DEIA egunkariak antolatutako zibersegurtasunari buruzko mahai inguru batean parte hartu du Mikel Iturbek

MAHAI INGURUA

DEIA egunkariak antolatutako zibersegurtasunari buruzko mahai inguru batean parte hartu du Mikel Iturbek

Goi Eskola Politeknikoko irakasleak klaseak emango ditu Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-konputazioko Master berrian.

2019·06·10

$titulo.getData()


Mikel Iturbe Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta DEIA egunkariak zibersegurtasunaren gainean antolatu duen mahai inguru batean hartu du parte, gaian aditu diren hainbat pertsonarekin, hala nola Asier Martinez, Head of CSIRT Services del Basque Cybersecurity Centre (BCSC) erakundekoa; Javier Aparicio, i68 Grupo Zucchetti erakundeko Sistemen eta Zibersegurtasunaren zuzendaria; Aiert Azueta, BeCleverreko CEOa eta Jesus Garcia, MGS Seguros erakundeko Iparraldeko Lurralde zuzendaria.

Zibererasoak gero eta sarriagoak eta sofistikatuagoak diren eszenatoki honetan, zibersegurtasuna lehiarako abantaila moduan agertzen da enpresentzat.  Horri dagokionez, Mikel Iturbek azaldu zuen nola mehatxuen alorrean, jauzia kuantitatiboa eta kualitatiboa den. “Kuantitatiboki, aurrera goaz erabateko interkonektibitaterantz eta horrek egiten du zibererasoekiko esposizioa handiagoa izatea. Horrek bide ematen du, baita ere, jauzi kualitatiborako; negozio eredu oso sofistikatuak eta oso errentagarriak dira, benetako mafiak dira”  Gainera, Iturbek arlo honetan egin den eta Mondragon Unibertsitatearen bermea den 10 urte baino gehiago ibilbidea balioetsi zuen. Bere hitzetan, “hasieran oso gogorra izan zen industriako enpresek ez baitzuten premi hori ikusten, baina, zorionez, konpainia ertain eta handiak hasi dira ikusten beren informazio sistemak eta ekoizpen sistemak ere aseguratzeko premia. 

Zibersegurtasunaren gaineko prestakuntzaren aldea

Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza zibersegurtasunaren gaineko prestakuntza espezifikoa lantzen, gizarteak duen premiari eta sektoreko profesional berrien eskaerari aurre egiteko. Zentzu horretan, unibertsitateak Zibersegurtasuneko master propio bat eskaintzen du Donostian, eta 2019ko irailetik aurrera Unibertsitate master bat ere jarriko du martxan Arrasaten, Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-konputazioko Masterra. Horrela, zibersegurtasunaren alorreko ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten da, negozio berriak sortzeko bide gisa, bai eta zibersegurtasunaren premia handia duten eremuetan –industria edo Gauzen Interneta (IoT), esaterako– aplikatzearen alde ere. Zibersegurtasunaren gaineko prestakuntzaren egungo errealitateari dagokionez, Iturbek azpimarratu du “gaur egun enpresen eskaria unibertsitateek eskaintzen ditugun gaian trebatutako profesionalak baino askoz ere handiagoa da eta horregatik erabaki dugu, gero eta profil espezifikoagoak sortzeko formakuntza eskaintza zabaltzea" esan du Iturbek.

Mikel Iturbe, irakaslea ez ezik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea ere bada Datuen Analisia eta Zibersegurtasuna ikerketa lerroan eta horrek ahalbidetzen dio enpresen beharreatik gertu egotea eta gaiaren inguruko etorkizuneko erronken berri izatea.