Hasi dira eskolak Hezkuntza arloko master eta aditu tituluetan

Atzera

Hasi dira eskolak Hezkuntza arloko master eta aditu tituluetan

hezkuntza

Hasi dira eskolak Hezkuntza arloko master eta aditu tituluetan

Aurten, Hezkuntzarekin lotutako hiru unibertsitate Master eta Graduondo bat eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

2018·10·05

$titulo.getData()


Hasi dira eskolak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen Hezkuntzako hiru unibertsitate Masterretan. Aurtengo ikasturtean, 29 ikasle berri izango ditu modalitate presentzialean eskaintzen den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakasle gisa aritzeko gaitzen duten Masterrak. Online eskaintzen diren masterrei dagokionez, bestalde, Berrikuntza didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan Masterrak 20 ikasle izango ditu; eta Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Masterrak, ostera, 2 ikasle berri.

 

Gainera, bihar, urriak 6, hasiko da Aretxabaletako campusean, Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluaren lehenengo edizioa. Graduondo berri honek 10 ikasle izango ditu.