Huhezinema 2022: Musika

Atzealdea

Huhezinema 2022: Musika

Huhezinema 2022
 

Gertaera

Huhezinema 2022: Musika

Data eta ordua

March 30 - April 1

Kokapena

Aretxabaleta

Huhezinema 2022: Musika

2022an, eta behin erabateko presentzialitate berreskuratuta, jaialdiak eskainiko ditu hitzaldiak, proiekzioak eta publiko osorako ekitaldiak, esaterako, FX efektuen tailerra, trikipoteoa eta musika kontzertuak. Ekintza guztiak egingo dira Aretxabaletan, batzuk Arkupe aretoan bertan eta beste batzuk, ostera, Herriko plazan. 

 

Aurtengo edizioko antolatzaileek garrantzi handia eman nahi izan diote musikari, horregatik, proiekzio eta sari bereziak izango dituzte bideoklipek. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 1ean egingo da, 19:00etan, Arkupe aretoan.

 

LAN FINALISTEN ZERRENDA

SARIAK

Aurten ere, sari ugari banatuko ditu jaialdiak:

  • HUHEZINEMA saria:  800€  Euskarazko film onenari. Saria epaimahi ofizialak emango du. 
  • MU sariak: 
    • Fikzio Onenaren Saria: 200 €
    • Soinu Onenaren Saria: 100 €
    • Ikusleen Saria: 100 €
    • Argazki Onena: Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, Huhezinemako 2023. edizioan aurkeztuko dena.
    • K-Saria: Euskal herriko zinekluben zirkuituoan emanaldi ordainduak.
  • Vertigo Saria: 400€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak emango du saria. Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
  • Ikusleen Saria: 300€ 
  • Mundukide Saria: 700€  Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du Mundukide ordezkari batekin batera.
  • Soinu Onena: 300€ Soinu-nahasketa, -grabazio eta -diseinu onena duen film laburra sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du.
  • Bideoklip saria: Lehen saria 300 €, bigarren saria 200 € eta hirugarren saria 100 €.

INFORMAZIOA

www.huhezinema.eus

2022ko palmaresa.

Sari banaketa ekitaldiko argazki galeria.

15. edizioko spota.

  •  
 

Agenda / Programa

EGITARAUA

Martxoak 30

  • 10:00-13:00 Ikasle ohien topaketa (Arkupe barruan).
  • 15:00-15:30 Nor ari da grabatzen? film laburraren premierra (Arkupe barruan).
  • 15:30-18:00 BaconsFX tailerra (Arkupe barruan eta plazan).
  • 18:30-20:00 Trikipoteoa (Aretxabaletako tabernak).

Martxoak 31

  • 11:00-13:00 Masterklas - Aranzazu Calleja (Arkupe barruan).
  • 15:00-16:00 MU saila 1 (Arkupe barruan).
  • 16:30-17:30 MU saila 2 (Arkupe barruan).
  • 17:45-18:15 Bideoklip saila 1 (Arkupe barruan).
  • 18:30-19:00 Bideoklip saila 2 (Arkupe barruan).

Apirilak 1

  • 15:00-16:30  Sail ofiziala 1 (Arkupe barruan).
  • 17:00-18:30 Sail ofiziala 2 (Arkupe barruan).
  • 19:00-20:00 Sari banaketa (Arkupe barruan).
  • 20:00-21:30 Luntxa (Arkupe kanpoan).
  • 21:30-23:30 Kontzertuak (Herriko Plaza).