Poliuretanoaren emisioak saihesteko kartoizko nukleoa duten surfeko oholak egin dituzte Prozesu Industrialetako Ekoteknologia Ingeniaritzako ikasleek

Atzealdea

Poliuretanoaren emisioak saihesteko kartoizko nukleoa duten surfeko oholak egin dituzte Prozesu Industrialetako Ekoteknologia Ingeniaritzako ikasleek

JASANGARRITASUNA

Poliuretanoaren emisioak saihesteko kartoizko nukleoa duten surfeko oholak egin dituzte Prozesu Industrialetako Ekoteknologia Ingeniaritzako ikasleek

Seihileko proiekturen helburua izan da ingurumenaren aldetik produktu bat diseinatu eta fabrikatzea ahalik eta fabrikazio prozesu jasangarrienarekin

2020·01·28

$titulo.getData()


Orona Ideo campusean eskaintzen den Prozesu Industrialetako Ekoteknologia Ingeniaritza Graduko hirugarren mailako ikasleek frogatu dute bideragarria dela kartoizko nukleoak dituzten surf taulak egitea. Zortzi astez jardun dira ikasleak proiektua garatzen eta surf taulen analisia, diseinua eta fabrikazioan lan egin dute. 

Seihileko proiektuaren harira ekin dio ikasle-taldeak surfeko oholen simulazio eta fabrikazioari, eta oholak bizikletan garraiatzeko sistema arin bat ere asmatu dute. Arazo errealetan lan egitea du xede Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza guztiak aplikatzen duten PBL (Project Based Learning) metodologia praktikoak. 

Surfeko oholaren kartoi korrugatuko nukleoko piezak oinarri harturik, oholen simulazioa egin dute ingeniarigaiek. Horrela jakin dute zenbat beira-geruza ipini behar diren nukleoaren gainean irakasleen zehaztapenak bete eta, hartara, surfeko ohola ahalik eta modurik jasangarrienean fabrikatzeko. 

Irakasle taldeak baloratu dituen irizpideak hauek izan dira: kalitatea (leuna den, parafinarik badaraman); uretan duen egonkortasuna; harekin surfean egin ondoren egitura behar bezala isolatuta dagoen eta urik sartu zaion; oholak gila finkoa ala desmuntagarria daukan; nolako egonkortasuna duen oholak ikasleek diseinatutako parrilaren gainean; parrilak beste erabilera batzuetarako balio duen, erraz desmunta daitekeen… 

Ingeniaritza jasangarria

Gaur egun, edozein produkturen fabrikazio-prozesu osoak ahalik eta jasangarriena izan behar du ingurumenaren aldetik, eta hori da hain zuzen ere Prozesu Industrialetako Ekoteknologiako Ingeniaritzako ikasleek lantzen duten ikuspegi berezia. 

Urtean milioi bat surf-ohol inguru egiten dira munduan, poliestireno estrusionatua edo poliuretanoa erabiliz, eta 200.000 tona karbono dioxidoren emisioa eragiten du fabrikazio-prozesuak.  Azken urteotan zenbait diseinatzaile amateur beste material batzuk hasi dira erabiltzen (zura, kortxoa, paper birziklatua edo kartoia) oholak fabrikatzeko, oraingo eta etorkizuneko ingurumen-erronkak direla eta, eta horren adibide dugu ikasle hauek garatutako proiektua. 

320x162

320x162

320x162