Eskariarekin lerrokatutako enpresaren gakoak: MRP tradizionaletik Demand Driven MRPra (DDMRP)

Atzealdea

Eskariarekin lerrokatutako enpresaren gakoak: MRP tradizionaletik Demand Driven MRPra (DDMRP)

JARDUNALDIA

Eskariarekin lerrokatutako enpresaren gakoak: MRP tradizionaletik Demand Driven MRPra (DDMRP)

Goi eskola politeknikoak jardunaldia antolatu zuen DDMRP-a ezagutzera emateko, zeina material kudeaketa teknika berritzailea den.

2020·12·17

$titulo.getData()


Pasa den abenduaren 16an egin zen jardunaldia Goi Eskola Politeknikoko egoitzan eta bertan aurkeztu zen material kudeaketa arloan soluzio berritzaile bat, emaitza itzelak lortzen ari dena. Jardunaldiaren helburua izan zen Demand Driven MRP (DDMRP) azaltzea eta sakondu zen Eneritz Saezekin batera, enpresako erosketa arduradunarekin, Fagor Industrialen hornikuntzaren kasuan lortutako hobekuntzan. Horretarako antolatu zen lau orduko jardunaldia, hanka bana aurrez aurrekoan eta onlinean zuena, zuzendua operazio arloko (ekoizpena, logistika) arduradun eta zuzendariei bertan inbentarioak duen eragin handiagatik.

Abenduaren 16ko goizean zehar partaideek DDMRPa ezagutzeko aukera eduki zuten, askoz handiagoa den enpresa kontzeptu baten atala besterik ez dena, Demand Driven Adaptative Enterprise (DDAE) deritzonarena. DDAE definitzen da kudeaketa eredu oso gisa eta ahalbidetzen die erakundeei merkatu aldaketei aurrea hartzea, ingurune konplexu eta bolatiletara egokitzea eta merkatuak orientatutako berrikuntza estrategiak garatzea.

Ezagutzaren transferentzia

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa afiliaturik dago Demand Driven Institutean (DDI); horrenbestez, DDI irakasle izan liteke eta horri buruzko ikastaroak eskaini, DDIk duen materiala baliatzeko aukerarekin. Estatu mailan DDIren parte den hiru entitateetako bat da, unibertsitatea den bakarra.

Fakultateak bere baitan ditu lau profesional ikertzaile Demand Driven Leader Pofessional DDLP tituludunak (Aitor Lizarralde, Alaitz Kortabarria, Unai Apaolaza eta Itxaso Amorrortu). Gaur egun lantalde hau HAZITEK proiektu bat ari da garatzen, ANER SISTEMAS enpresarekin elkarlanean, eta helburu du material planifikatzaile bat diseinatzea metodologia honetan oinarrituta. Gainera, pertsona hauek klasea ematen dute Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Graduan eta horregatik ikasleak ari dira barneratzen unibertsitate gutxi batzuetan soilik irakasten den metodologia hau.

 

*Gai honen inguruan etorkizunean atera daitezkeen saio eta ikastaroetan interesa izanez gero kontaktuko pertsona Aitor Lizarralde da (alizarralde@mondragon.edu)