Adegiren hitzaldia enpresa kultura berriaren inguruan

Atzealdea

Adegiren hitzaldia enpresa kultura berriaren inguruan

HITZALDIA

Adegiren hitzaldia enpresa kultura berriaren inguruan

Encarni Markotegi ADEGIko pertsonen kudeaketa arduradunak enpresa kultura berria azaldu zuen Ingeniaritza Gradu eta Goi Mailako Zikloko ikasleen aurrean

2021·03·30

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea enpresa eta industriarekin estuki lotuta dagoen erakundea da, eta zentzu horretan, ADEGIrekin batera hitzaldi bat antolatu zuen ikasleei merkatuaren errealitatea gerturatzeko. Ponentzia Encarni Marcotegik zuzendu zuen, ADEGIko Pertsonen Kudeaketako arduradunak, eta bertan Enpresa Kultura Berriaren errealitatea azaldu zuen, ikasleak etorkizunean lan-merkatura salto egiteko prestatzeko helburuarekin.

Jardunaldia jarraitu zuten ikasleak ingeniaritza gradu zein goi mailako heziketa zikloetakoak izan ziren. Zehazki Industria Antolakuntza-ko 1.eta 3.mailako ikasleak, eta Robotika, Informatika, DiseinuaEkoizpenaren Programazioa eta Mekatronika-ko goi mailako heziketa zikloetakoak izan ziren. Ikaske batzuek modu presentzialean jarraitu zuten eta besteek aldiz modu birtualean. Ikasle guzti hauek enpresa eta pertsonen kudeaketako ikasgaiak jarraitzen ari dira gaur egun, beraz, teorian ikasitakoa merkatuko profesional baten esperientziarekin osatu ahal izan zuten.

Enpresa egiteko modu berri bat

ADEGIk bultzaturiko Enpresa Kultura Berria kultura eraldatzeko bidaia gisa aurkezten da, enpresak konfiantzan oinarritutako proiektu partekatu bihurtzeko. Horretarako, ezinbestekoa da enpresetan espazio amankomunak sortzea, parte hartzen duten pertsonek helburu komun baterantz egin dezaten. Enpresa Kultura Berri honek Gipuzkoako enpresen konpromiso kolektiboa sustatzen du, lurraldean enplegu hobea eta ongizate handiagoa sortzeko asmoz, eta bere horretan ikasleak eta enpresen topagune izango den webgune bat publikatzeko asmoa du.