Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

65 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045242, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza Industria antolakuntzako ingeniaritzarako

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Graduan, era praktikoan eskuratuko dituzu beharrezkoak diren ezagutzak. Izan ere, enpresa erreal batean egongo bazina bezala, zure lantaldearekin egin beharreko hainbat proiektu planteatuko dizkizute seihileko bakoitzean.

Beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eskuratu ondoren, industria-enpresa bateko antolakuntza-prozesuak optimizatzeko soluzioak aurkitzera edota instalazio baten produktibitatea handiagotuko duten produktuak eta zerbitzuak hobetzeko estrategia bat ezartzera bideratutako erronka errealei egin beharko diezu aurre.

2. ikasturtean, produkzio-instalazio baten banaketa eta barne-logistika zehazteko erronka proposatuko dizute. Biltegiak, produkzio-prozesuak eta produktuen barne-kudeaketa zehaztu eta dimentsionatuko dituzu. Erronkari aurre egiteko garaian, ingurumen-irizpideak, segurtasun-irizpideak eta pertsonen kudeaketari lotutakoak hartu beharko dituzu kontuan.

3. ikasturtean planteatuko dizuten proiektuan, enpresa baten nazioartekotze-proiektua simulatu eta kudeatuko duzu. Horretarako, enpresaren eguneroko jarduna, aliantzak eta abar ezagutu beharko dituzu. Enpresa-estrategia horiek eta jomuga-herrialdearen ezaugarriak kontuan hartuta, enpresari merkatu horretan lehiakorra izatea ahalbidetuko dion banaketa-sare egokia zehaztuko duzu.

Proiektu horien eta beste batzuen bidez, taldean lan egiteko beharrezkoak diren trebetasunak garatuko dituzu, baina, batez ere, industria-sektoreko enpresek gehien baloratzen dituzten konpetentziak eskuratuko dituzu, hala nola arazoei soluzio kreatiboak emateko gaitasuna edukitzea eta ekiteko joera eta kudeaketa-gaitasuna duen pertsona arduratsua izatea.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

IZAN ZAITEZ ZURE IKASKUNTZAREN PROTAGONISTA

Beharrezkoa den informazioa bilatzen, laburbiltzen eta zure ezagutzak handitzeko beharrezkoak diren datuak zureganatzen ikasiko duzu.

PROIEKTU GUZTIZ ERREALAK

Zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutuko duzu, eta hainbat sektoretako enpresekin lan egingo duzu, eskuz esku.

 

Project Manager

Durante todo el Grado contarás con la ayuda de un profesional que ayudará en la resolución del reto o problema

Emaitzak lortzen ditugu

Ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, eta proiektu errealetan aplikatzen jakingo duzu.

 

Formakuntza esperientziak

 

Formakuntza Esperientzia guztiak ikusi

Unibertsitatea baino gehiago gara