5. orientagune

V. JORNADA ORIENTAGUNE

MÁS INFORMACIÓN

1-zatoz-eta-ezagutu

¡VEN A CONOCERNOS!

PUERTAS ABIERTAS

2-ikasleak-atzerrian

776 ESTUDIANTES EN EL EXTRANJERO

NUESTROS ALUMNOS/AS

3-ikasleak-praktiketan

1557 ESTUDIANTES EN PRÁCTICAS

CERCA DEL MUNDO LABORAL

maider-elorza

MAIDER ELORZA

MUexperience

VER EL VÍDEO

PUERTAS ABIERTAS

Nuestros alumnos por el MUndo

VER TODOS

COMUNIDAD MU

VISITA LA COMUNIDAD

Kooperatibak ziklo berri baten aurrean – Igor Ortega

Gizarteak izaera desberdineko desafioak ditu parez pare. Hauetako batzuetaz kontziente ere bagarela dirudi; beste batzuek, ordea, ez dute jendartean zeresan handirik sortzen. Hala ere, ziklo berri baten aurrean gaudela ezin daiteke ukatu. Testuinguru honetan, Igor Ortegak Arrasateko kooperatibismoak dituen desafioak aurkeztu dizkigu, eta, bide batez, hauen inguruan gogoeta egitera eta etorkizunaren inguruan hausnartzera gonbidatu gaitu. Bost desafio nagusi nabarmentzen ditu: berdintasunik gabeko gizarteak, desafio ekologikoa,  teknologiaren protagonismo esponentziala, enpleguaren auzia eta Asiako erraldoien eklosioa. Lehengo bien garrantzia gutxietsi gabe, ezagunagoak diren neurrian, azken hirurek merezi dute azalpen labur bat. Atzetik aurrera hasita, Asiako erraldoien eklosioari dagokionez, jakina da Munduko biztanleriaren ehuneko handi bat Asian kontzentratuta dagoela. Eta urte gutxiren buruan desoreka hau areagotu egingo da, ondorio zuzen batekin: mundu-ekonomiaren protagonista nagusiak bertako herrialdeak izango dira (egun ez badira, behintzat). Teknologiaren protagonismo esponentzialak laugarren iraultza industriala ekarriko du; izan ere, teknologia..

The post Kooperatibak ziklo berri baten aurrean – Igor Ortega appeared first on MU Komunitatea.

Gerra osteko ekonomiaren ordena mundiala – Luis Guridi

 “1950. urtera arteko historia osoan baino aberastasun gehiago pilatu da azken 50 urteetan”. Luis Guridi irakaslea gidari dugula, azken hamarkadetan munduak izan dituen gora behera ekonomiko nagusiak ezagutu ditugu. 1950. urtea jarri dugu abiapuntutzat, batetik, hurrengo hamarkadetan ekonomiaren hedapen eta hazkundea handiak izan zirelako, bestetik, sei urte lehenago, ekonomia mundialaren oinarri berriak ezarri zirelako. Hazkunde eta hedapen hori aldaketa batzuetan oinarritu zen: teknologia berriak, energia merkea, lanaren antolaketa berria eta liberalismotik keynesinismorako bidea.  Ekonomia  mundialak erabaki eta erakunde berrietan ezarri zuen oinarria: Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua eta merkataritzari buruzko akordio orokorrak. Urte onak izan ziren mendebaldearentzat. Garai distiratsu hark, ordea, amaiera izan zuen. 70.hamarkadako krisiak berriz ere ateak ireki zizkion liberalismoari, eta hurrengo urteen ondotik globalizazioan sartu omen ginen. “Omen” diogu, Guridik egungo ekonomiaren globalizazio hori kuestionatu duelako. Izan ere, egun, komertzio gehiena  munduko hiru zonaldetan kontzentratzen da: Ipar..

The post Gerra osteko ekonomiaren ordena mundiala – Luis Guridi appeared first on MU Komunitatea.