UNE-ISO 690 araua

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK, AIPAMENAK ETA BIBLIOGRAFIA IDAZTEKO JARRAIBIDEAK UNE-ISO 690:2013 ARAUAREN ARABERA

UNE-ISO 690:2013 araua ISO 690:2010 Nazioarteko arauaren berdin-berdina da.

Jarraibideetan definitzen da zeintzuk diren erreferentzia bibliografiko batek izan behar dituen elementuak, ordena eta aurkezpen hurrenkera.

Hala ere, puntuazioari eta tipografia estiloari dagozkion jarraibideak ez dira derrigorrezkoak. Bibliotekak gehien erabiltzen den estiloari egokitutako proposamen bat egiten dizu.

Jarraibide orokorrak

  • Bibliografia erreferentzien ohiko ordena hurrengo hau da:
    • Egiletza 2. Izenburua 3. Euskarria (beharrezkoa bada) 4. Edizioa 5. Ekoizpenaren gaineko informazioa (lekua eta editoriala) 6. Data 7. Errekurtsoaren numerazioa 8. Erabilgarritasuna, sarbide edo lokalizazioa 9. Informazio gehigarria.

ALVAREZ MARAÑON, Gonzalo. El arte de presentar: cómo planificar, estructurar, diseñar y exponer presentaciones. Barcelona: Gestión 2000, 2012.

  • Pertsona sortzaile bat baino gehiago dagoenean:

a) Hiru pertsona arte denen izenak gehitzen dira:

ORTEA VARELA, Enrique

MERIAM, James L., L. G. KRAIGE

b) Hiru pertsona baino gehiago direnean egile nagusiaren izena erabiltzen da eta jarraian “eta beste batzuk” edo “et al.”

BEER, Ferdinand P. eta beste batzuk

  • Egiletza ezezaguna denean edo ez dagoenean sortzailetzat jo daitekeen funtzio nabarmendun pertsonarik, lehenengo erreferentziaren lehenengo elementua obraren titulua izango da.

Enciclopedia Británica.

Lazarillo de Tormes. Madrid: El Pais, 2005

  • Materialaren identifikazioa errazteko obraren izenburuaren ondoren editatzen edo itzultzen duenaren izena jarri daiteke, edo lagundu duen beste edozein pertsonarena, bere funtzioa adieraziz:

Macbeth [filma]. Orson Wellesek zuzendua.

SHAMES, Irving H. Mecánica de fluidos. Traducción de Juan G. Saldarriaga

  • Egiletza entitate batena bada eta ez pertsona bat edo batzuena, entitatearen izena adierazten da. Nahikoa argia bada iturrian agertzen den bezala idazten da; zalantzagarria izan badaiteke entitatea bereizten duen informazioa gaineratuko da:

ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE NORMALIZACIÓN Y CERTIFICACIÓN.

EUSKADI. Lehendakaritza

BIBLIOTECA NACIONAL. Madrid

  • Erreferentzia errekurtsoan ez badago izenburu argirik, kortxeteen artean idatzi daiteke edukiari buruz informazioa ematen duen itxurazko izenburu bat, errekurtso mota, materialaren deskribapena…:

[Reserva de la fauna en Trinidad]

  • Aipatzen den material motak berarekin bi izenburu dakartzanean, errekurtso iturriaren izenburua eta ekarpenaren izenburua bereizi egin behar dira tipografia ezberdinekin:

CORNEJO VEGA, F.J. Estampación. In: ARENILLAS TORREJÓN, J.A. (coord.). Manual de documentación del Patrimonio Mueble

GARCES, Marina. Filosofía: la palabra libre. In: El Pais [linean]

LÓPEZ JIMÉNEZ, A. El arte en la calle. In: Reis: Revista Española de Investigaciones Sociológicas.

  • Izenburu berdinarekin erregularki antolatzen den kongresu bati erreferentzia egiten zaionean kongresuaren data eta lekua gaineratzea komeni da, argitasun gehiago eskaintzeko:

Congreso Nacional de Ingeniería Mecánica, Castellón 14-16 noviembre de 2012.

  • Kasu batzuetan kortxeteen artean gaineratu behar da aipatutako errekurtsoaren euskarria.

[DVD], [argazkia], [filma]

  • Errekurtso elektronikoen kasuan derrigorrezkoa da erreferentzian euskarri mota gehitzea:

[linean]

  • Aipatutako materiala ez bada lehenengo edizioa zehaztea komeni da:

3. edizioa berrikusia eta handitua

2nd ed.

  • Eguneratuak izan daitezkeen errekurtsoetan, agertzen den errekurtsoaren sortze dataz gain, aipatutako materialaren bertsioa zehaztea komeni da:

4.0 bertsioa

2016ko abuztuaren 19an eguneratua.

  • Argitaratze lekua ez bada zehaztuta agertzen, izan daitekeen bat aipatuko da edo lekurik zehaztu ez eta laburduraz ordezkatuko da [s. n.] (sine loco, lekurik gabe).

[s. l.]: Bruño, 1949

  • Aipatutako materialean editorialaren izenik ez bada agertzen, izan daitekeen bat aipatuko da kortxeteen artean edo laburduraz ordezkatuko da [s. n.] (sine nomine, izenik gabe)

[s. l..]: [s.n.], 1912

  • Argitaratze, sortze, banaketa… data adierazi behar da. Normalean urtea jartzen da, baina data zehatzagoa behar den errekurtsoetan era ezberdinetan adierazi daiteke:

1959 2016ko otsailak 10 2001-03-14

  • Aipatutako materialean datarik ez bada agertzen baina zehaztu badaiteke, gutxi gorabeherako data bat emateko ahalegina egingo da:

[ca. 1812] [XIX. mendea] [200?]

  • Errekurtso elektronikoetan errekurtsoaren kontsulta data jartzen da beti, bai iturrian sortze data azaltzen denean eta baita ere iturriaren data fidagarririk ez dagoenean.

[kontsulta 2017ko apirilaren 17]

  • Lineako errekurtsoetan bere eskuragarritasun eta atzipen datuak eman behar dira:

Eskuragarria: http://www.mondragon.edu/biblioteka

Eskuragarriia: MedlinePlus

  • Lineako errekurtso elektronikoetan lekua eta editoriala aipatzea ez da beharrezkoa, errekurtsoan argi adierazita agertzen direnean bakarrik ematen dira.

Erreferentzia bibliografikoen eta aipamenen idazkera

Inprimatutako errekurtsoen erreferentziak

Egile bat duen liburua

ABIZENAK, Izena. Liburuaren izenburua (etzana). Edizioa (lehen edizioa ez bada). Lekua: Editorea, Argitaratze data. ISBN Identifikatzailea (eskuragarri badago)

ORTEA VARELA, Enrique. Técnicas de fabricación mecánica. Langreo: Ediciones EO, 2014. ISBN 978-84-943-0311-1

Testuaren barruko aipamena (Ortea Varela, 2104)

Hiru egile arte dituen liburua

ABIZENAK, Izena, Izena ABIZENA, Izena ABIZENA.  Liburuaren izenburua (etzana). Edizioa (lehen edizioa ez bada). Lekua: Editorea, Argitaratze data. ISBN Identifikatzailea (eskuragarri badago)

MERIAM, James L., L. G. KRAIGE Mecánica para ingenieros: Dinámica. 3. edizioa. Bartzelona: Reverté, 2014. ISBN 978-84-291-4409-3

Testuaren barruko aipamena (Meriam, Kraige, 2014)

Hiru egile baino gehiago dituen liburua

ABIZENAK, Izena eta beste batzuk.  Liburuaren izenburua (etzana). Edizioa (lehen edizioa ez bada). Lekua: Editorea, Argitaratze data. ISBN Identifikatzailea (eskuragarri badago)

BEER, Ferdinand P. eta beste batzuk. Mecánica vectorial para ingenieros: Estática. 10. edizioa. Mexiko: McGraw Hill, 2013. ISBN 978-607-15-0925-33.

Testuaren barruko aipamena (Beer eta beste batzuk, 2013)

Liburuko kapitulua

ABIZENAK, Izena. Kapituluaren izenburua. In: ABIZENAK, Izena. Liburuaren izenburua (etzana). Edizioa (lehen edizioa ez bada). Lekua: Editorea, Argitaratze data, lehen eta azken orriak. ISBN Identifikatzailea (eskuragarri badago)

CORNEJO VEGA, F.J. Estampación. In: ARENILLAS TORREJÓN, J.A. (coord.). Manual de documentación del Patrimonio Mueble. Sevilla: Junta de Andalucía, Consejería de Economía, Innovación, Ciencia y Empleo, 2014, or. 162-179

Testuaren barruko aipamena (Cornejo Vega, 2014)

Aldizkariko artikulua

ABIZENAK, Izena. Artikuluaren izenburua. In: Aldizkariaren izenburua (etzana). Edizioa. Lekua: Editorea, Argitaratze data, Bol., zk, lehen eta azken orriak. Identifikatzaile normalizatua (ISSN, DOI...eskuragarri badago)

LOPEZ JIMENEZ, A. El arte en la calle. In: Reis: Revista Española de Investigaciones Sociológicas. 1998, zenb. 84, or. 173-194. ISSN 0210-5233

Testuaren barruko aipamena (Lopez Jimenez, 1998)

Argitaratutako tesiak

Liburu baten erreferentziaren antzeko eredua jarraitzen du, editorial moduan aurkeztu den erakundea sartuz.

Argitaratu gabeko tesiak

ABIZENAK, Izena. Tesiaren izenburua. Zuzendaritza. Erakunde akademikoa, lekua, data

LASCURAIN SÁNCHEZ, María Luisa. Análisis de la actividad científica y del consumo de información de los psicólogos españoles del ámbito universitario durante el período 1986-1995. Zuzendaria: Elías Sanz Casado. Carlos III Madrileko Unibertsitatea, Bibliotekonomia eta Dokumentazio departamendua, 2001.

Testuaren barruko aipamena (Lascurain Sanchez, 2001)

Patenteak

PATENTEAREN JABEA. Patentearen izenburua. Asmatzailearen izena(k) eta abizena(k). Argitaratze data. Eskaera data. Herrialdea, patente mota. Izendapen ofiziala.

WINGET LTD. Detechable bulldozer attachment for dumper vehicles. Asmatzailea: Reginald John ENGLAND. 1967ko martxoak 8. Eskaera: 1963ko ekainak 10. Int. CI: 02F 3/76. GB CI: E1F 12. GB Patent Especification 1060631

Testuaren barruko aipamena (Winget, 1967)

CONSEJO SUPERIOR DE INVESTIGACIONES CIENTíFICAS. Instalación para el precalentamiento de materias primas con destino a los procedimientos de fabricación de acero mediante conversión al oxígeno. Asmatzailea: M. FERNANDEZ LOPEZ. 1987-04-16. Eskaera data: 1986-05-27. Espainia, asmatze patentea. ES 8703165 A6.

Testuaren barruko aipamena(CSIC, 1987)

Txosten teknikoak

AUTORITATEA. Izenburua. Serie zenbakia. Argitaratze lekua: Editoriala, argitaratze data. (Seriea, seriearen izenburua)

GUSTAFSSON, H. Building materials identified as sources for indoor air pollution. Kem. Anal., Statens Provingsanst., Boras, Sweden. 1990.

Testuaren barruko aipamena (Gustaffson, 1990)

ALTERNATE ENERGY ASSOCIATES. Electric-car range extension through hybrid modification. Final report. Springfield. VA:NTIS, Jun. 1982. DOE/R4/10448-T1. Order No, DE840000396

Testuaren barruko aipamena (Alternate Energy Associates, 1982)

Arau teknikoak

ERAKUNDE ARDURADUNA. Izenburua. Arauaren zenbakia edo kodea. Edizioa. Argitaratze lekua: Editoriala, argitaratze data.

AENOR. Gestión de la I+D+I. UNE 166000 EX, UNE 166001 EX, UNE 166002 EX. Madril: AENOR, 2002

Testuaren barruko aipamena (Aenor, 2002)

Errekurtso elektronikoen erreferentziak

Liburu elektronikoa

ABIZENAK, Izena.  Liburuaren izenburua (etzana) [linean]. Lekua: Editorea, Argitaratze data [kontsulta data]. ISBN Identifikatzailea (eskuragarri badago). Eskuragarria: baliabidearen URLa

WARMINSKI, Jersy eta beste batzuk (editoreak). Nonlinear Dynamic Phenomena in Mechanics[en línea]. Amsterdam: Springer Netherlands, 2012 [contsulta: 2016ko otsailak 26]. ISBN 978-94-007-2473-0. Eskuragarria: doi: 10.1007/978-94-007-2473-0

Testuaren barruko aipamena (Warminski eta beste batzuk, 2012)

MAUGHAM, W. Somerset. Of Human Bondage [linean]. Project Gutenberg, 2008. Eguneratua: July 12, 2013 [kontsulta: 2016ko otsailak 26]. Eskuragarria: http://www.gutenberg.org/cache/epub/351/pg351-images.html

Testuaren barruko aipamena (Maugham, 2013)

Liburu elektronikoko kapitulua

ABIZENAK, Izena. Kapituluaren izenburua. In: ABIZENAK, Izena. Izenburua (etzana) [linean] . Edizioa (lehen edizioa ez bada). Lekua: Editorea, Argitaratze data, lehen-azken orriak [kontsulta data]. ISBN Identifikatzailea (eskuragarri badago). Eskuragarria: baliabidearen URLa

REGA, Giuseppe. Theoretical and experimental nonlinear vibrations of sagged elastic cables. In: WARMINSKI, Jersy eta beste batzuk (editoreak). Nonlinear Dynamic Phenomena in Mechanics [linean]. Amsterdam: Springer Netherlands, 2012, pp. 159-210 [kontsulta: 2016ko otsailak 26]. Eskuragarria: doi: 10.1007/978-94-007-2473-0

Testuaren barruko aipamena (Rega, 2012)

Aldizkari elektronikoko artikulua

ABIZENAK, Izena. Artikuluaren izenburua. In: Aldizkariaren titulua (etzana) [linean]. Edizioa. Lekua: Editorea, Argitaratze data, Libk., zenb., lehen-azken orriak [Kontsulta data]. Identifikatzaile normalizatua (ISSN, DOI...eskuragarri badago). Eskuragarria: baliabidearen URLa

REDMOND, Chris. Short Sentences: Deductions from a Few Words in "The Bruce-Partington Plans". In: The Bake Street Journal [linean]. Maynard: Autumn 2013. Libk. 63, zenb. 3; 6-19 orriak [kontsulta: 2016ko otsailak 26]. ISSN 0005-4070. Eskuragarria: http://literature.proquest.com/searchFulltext.do?id=R04906321&divLevel=0&area=abell&forward=critref_ft

Testuaren barruko aipamena (Redmond, 2013)

Webgune osoa

Web lekuaren izenburua (etzana) [linean]. Editorea, data [kontsulta data] Eskuragarria: baliabidearen URLa

The Free Dictionary [linean]. Farlex, 2003-2016 [kontsulta: 2016ko otsailak 26]. Eskuragarria: http://www.thefreedictionary.com/

Testuaren barruko aipamena (The Free Dictionary, 2003-16)

Webguneko zatiak edo webguneko lankidetzak

ABIZENAK, Izena.Lankidetzaren izenburua. Non: Webguneko izenburua (etzana) [linean]. Editorea, data (datarik ez badago adierazpena ‘datarik gabe’ esaera ezarri daiteke) [kontsulta data]. Eskuragarria: baliabidearen URLa

GARCES, Marina. Filosofía: la palabra libre. In: El Pais [linean]. 2016ko azaroak 8 [kontsulta: 2016ko azaroak 9]. Eskuragarria: http://cultura.elpais.com/cultura/2016/11/07/babelia/1478532831_890146.html

Testuaren barruko aipamena (Garces, 2016)

Ingeniaritza. In: Wikipedia: la enciclopedia libre [linean]. 2016ko azaroak 1 [kontsulta: 2016ko azaroak 9]. Eskuragarria: https://es.wikipedia.org/wiki/Ingeniería

Testuaren barruko aipamena (Wikipedia, 2016)

Aipamenen idazkera

UNE-ISO 690 arauak modu batzuk baimentzen ditu aipamenak testuan idazteko. Ohikoenak:

1- Izena eta data sistema

Idatzi nahi den aipamenaren ondoan materialaren egilearen abizena edota erakundearen arduradunaren izena jartzen da, eta jarraian errekurtsoaren argitaratze data.

(Garces, 2016) (Aenor, 2002) (Warminski eta beste batzuk, 2012, 159. Orria)

Arabiarrak eta Juduen artean bake akordioa lortzeko bitartekari bezala jardun zuen (Vidal-Naquest, 1981)

2- Zenbakizko sistema

Aipamena egin nahi den testuaren ondoan zenbaki bat jartzen da (gehienetan super-indize moduan, edo baita kortxete edo parentesi artean)

Arabiarrak eta Juduen artean bake akordioa lortzeko bitartekari bezala jardun zuen2

Arabiarrak eta Juduen artean bake akordioa lortzeko bitartekari bezala jardun zuen (2)

Arabiarrak eta Juduen artean bake akordioa lortzeko bitartekari bezala jardun zuen [2]

Sistema bietan aipatutako bibliografian edo bibliografia erreferentzien zerrendan sartu eta erreferentzia osatua idatzi.

Bibliografia idaztea

Testuan aipatutako erreferentzia bibliografikoak alfabetikoki ordenatutako zerrenda batean aurkezten dira: egilearen abizenaren arabera edo, egiletza erakunde batena denean, haren izenaren lehengo hitzaren arabera.

Kasu hauetan:

Egile edo erakunde batek erreferentzia egindako obra bat edo gehiago dituenean, agertze hurrenkeraren arabera ordenatuko dira zaharrenetik hasita:

Egile edo erakunde batek erreferentzia egindako obra batzuk dituenean eta urte berean argitaratu direnean alfabetikoki ordenatuko dira izenburuaren lehenengo izenetik:

Iriarte, Ana. La institución de la Xenia: pactos y acogidas en la antigua Grecia. Gerión. 2007, 25 (1), 197-206 orriak

Iriarte, Ana. Pierre Vidal-Naquet y la Grecia marginal de los esclavos. Studia histórica. Historia Antigua. 2007, (25), 35-44 orriak