Biblioteka eta zure curriculuma
ZURE CURRICULUMA
Biblioteka arduratzen da Unibertsitateko ekoizpen zientifikoa jaso, zaindu eta zabaltzeaz.
Intranetean dagoen CV aplikazioak, Mondragon Unibertsitateko langileen curriculumari buruzko informazioa jasotzen du.
Aplikazio honetako profil bakoirzean, Jarduera zientifiko teknologikoak atalean, Ekoizpen zientifikoa eta Patenteak azpiatalak, Bibliotekako katalogoko datuekin elikatzen dira. Horregatik, garrantzitsua da argitaratzen duzun bakoitzean, Bibliotekara informazioa helaraztea formulario hauen bitartez: BCC, Enpresagintza, HUHEZI eta GEP.
Formularioa betetzean, Biblioteka dokumentua eBiltegira igotzeko baimentzen duzu. Argitaletxearen politika aztertu ostean, dokumentura irekian sarbidea emango da edo argitaletxearen politikak ezartzen duen enbargo-epea esleituko zaio.
Ekoizpen Zientifikoaren Ataria zure CVari buruzko informazioa biltzen duen tresna ere bada: ekoizpen zientifikoa eta honen inpaktua, proiektuak eta ikasketa amaierako lanak.
Gai honien inguruko informazio edo aholkularitza gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.
