Erakunde-izena nola idatzi

ERAKUNDE-IZENAREN NORMALIZAZIOA

Unibertsitatearentzat garrantzitsua da sinadura instituzionala era normalizatuan eta definituan erabiltzea, egile batentzat bere ikerketa dokumentuan izenpetzean izen bakarra erabiltzea bezain garrantzitsua.

Afiliazio instituzionala egoki erabiltzeak, hau da, zure lantokiaren, departamentuaren edo ikerketa arloaren izena aipatzeak ahalbidetuko du:

  • Mondragon Unibertsitatearen ikerketa datu globalak aurkitzea eta aztertzea
  • Unibertsitateak ikusgarritasun handiagoa eta hobea edukitzea zientziaren munduan

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak barne arau bat dauka Eskolaren, Unibertsitatearen eta departamentuen aipamenak modu normalizatuan eta definituan erabiltzeko.

Oraindik barne araudirik ez duten Fakultateentzako Bibliotekak FECYT Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioak garatutako Egile eta Instituzio zientifikoen Normalizaziorako Gomendioak dokumentuaren laburpena eskaintzen du:

  • Gomendio orokorra da egile gisa beti zure afiliazio instituzionala sartzea.
  • Gomendatzen da zentroaren edo erakundearen izena sartzea, jatorrizko hizkuntzan. Hizkuntza ikuspuntutik ere hau da aukerarik egokiena.

Sarri gertatzen da erakundea nazioartean ikusgarriagoa izateko izena ingelesez jartzen dela. Halere, homologatuta ez dauden izen aldaerak saihesteko, izena ingelesez jartzea ez da gomendatzen zentroak aurretik normalizatutako eta instituzioak berak onartutako ingelesezko izenik ez baldin badu. Ingelesez homologatutako izen aldaerarik balego, izenari dagozkion jatorrizko hizkuntzako siglekin batera erabiliko da erakundea egoki identifikatzea bermatzeko.

Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.