Web edukia bistaratu

Bilatu informazio zure bibliotekan: oinarrizko tresnak

Web edukia bistaratu

INFORMAZIOA BILATZEKO OINARRIZKO TRESNAK NOLA ERABILI

Bibliotekak oinarrizko bi tresna eskaintzen dizkizu informazioa bilatzeko: Mondragon Unibertsitatearen katalogoa eta EDS informazio ataria eta bilaketa tresna.

Mondragon Unibertsitatearen katalogoa

Katalogoak aukera ematen dizu unibertsitateko biblioteketan erabilgarri dauden funtsak ezagutu eta topatzeko, formatua edozein dela ere (liburuak, tesiak, aldizkariak, bideoak, disko konpaktuak, DVDak, CD-ROMak...), eta, baliabide digitalen kasuan, aukera ematen dizu bertsio digitalaren testu osoa eskuratzeko. Gainera, horietako bakoitzaren ale kopuruari, erabilgarritasunari eta egoerari buruzko informazioa eskaintzen du.

Bilaketak egiteaz gain, katalogoak aukera ematen du horiek gordetzeko, postaz bidaltzeko eta Zotero kudeatzaile bibliografikora erregistroak inportatzeko.

Erabiltzailearentzako zerbitzuen atalean, zure unean uneko maileguak zein diren kontsulta dezakezu, eta beste pertsona bati maileguz emandako dokumentuak erreserbatu.

Katalogoa ikusi

EDS informazio ataria eta bilatzeko tresna

Informazio tresna honek, bilaketa gune bakarretik baliabide guztien informazioa integratzen eta berreskuratzen du.

Alde batetik, bibliotekaren informazio baliabideen multzoan bilaketak egiteko aukera ematen dizu. Bestetik, zure perfil tematikoa hauta dezakezu (komunikazioa; ekonomia eta enpresa; hezkuntza; gastronomia; ingeniaritza) eta soilik gehien interesatzen zaizkizun eta aurrez zuretzat hautatu ditugun baliabideen artean bilatu.

EDSk, gainera, laguntzen dizu bibliotekaren bilduma osatzen duten dokumentu guztien testu osoa eskuratzen; baita sarbide libreko eta izaera akademiko, zientifiko eta teknikoko baliabideen hautaketa zabal bat eskuratzen ere.

Bilaketak egiteaz gain, EDSk aukera ematen dizu bilaketok gordetzeko, postaz bidaltzeko eta zure posta elektronikoan jasoko dituzun informazio alertak sortzeko; era berean, aurkituz joango zaren informazioa karpetetan antolatu ahalko duzu, eta interesatzen zaizkizun erregistro bibliografikoak bertan gorde; informazio bibliografikoa gainerakoekin partekatu ahalko duzu, bai posta elektronikoz bai sare sozial nagusien bidez; eta erregistroen informazioa Refworks edo beste edozein kudeatzaile bibliografikotara inportatu ahalko duzu.

EDSa ikusi