Zure argitalpenen inpaktu adierazleak
ZURE ARGITALPENEN INPAKTU ADIERAZLEAK
Mondragon Unibertsitateko Ekoizpen Zientifikoko Atariak zure ikerketa emaitzen inpaktu- eta erabilera-adierazle desberdinak eskaintzen dizkizu.
Adierazle horiek baliagarriak izan daitezke ebaluazio- eta akreditazio-prozesuetarako, baita zure ekoizpen zientifikoaren berri eman behar duzun proiektu-eskaeretan ere.
Adierazleak automatikoki hartzen dira plataformetatik eta, beraz, eguneratuta daude eta fidagarriak dira.
eBiltegiak ere, Mondragon Unibertsitateko biltegi digitalak, erabilera-adierazle egokiak jasotzen ditu, bertan jasotako ekarpenen erabilera justifikatu ahal izateko.
