Sarbide irekiko materialak
SARBIDE IREKIKO BALIABIDEAK
Open Course Ware (OCW)
Nazioarteko ekimen bat da, eta mundu osoko irakasle taldeek sortutako ikaskuntzarako objektu eta material didaktiko digitalak eskaintzen dizkizu, sarbide irekiarekin eta modu iraunkorrean. Helburu nagusia ezagutza partekatzea da irakasle, akademiko, ikasle eta orokorrean unibertsitateko nahiz kanpoko komunitatearen artean.
Sarbide libreko irakasgai edo kurtso tematikoen eran aurkezten dira. Ez da matrikulazioa egin behar edukietan sartzeko, eta ez da inolako egiaztagiririk ematen edukietan sartzeagatik. Gehienetan, irakasgai bakoitzerako gomendatutako material didaktikoak, ariketak, azterketak eta bibliografia biltzen dituzte.
Baliabide didaktiko eta ikaskuntza objektu horiek eskuratu eta bistaratzeko aukeraz gain, gehienek Creative Commons lizentziak dituzte eta horregatik materialak erabiltzeko aukera ematen dute. Material jakin bati eman ahal zaizkion erabilerak zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu, kontsultatu materialaren argitalpenari dagokion lizentzia mota.
Irakasle bezala aurkitzen dituzun materialek arlo hauetan lagun diezazukete:
- Zure ikasgaien planifikazioa: materialek irakaskuntza programa izaten dute barruan, gaiak, helburu pedagogikoak, etab.
- Zure ikasgaien edukien sorkuntza eta eguneratzea: materialek ikus-entzunezko edukiak, dokumentuak, gomendatutako bibliografia, intereseko errekurtsoak etab. izaten dituzte.
- Zure ikasgaientzako jarduera pedagogikoak sortzea: materialek ariketak, azterketak, probak, praktikak etab. izaten dituzte.
Bibliotekak hau gomendatzen dizu:
Estatu mailan:
- MDX: (MDX) Parte hartzen duten unibertsitateen material eta errekurtso digitalen baliabide kooperatibo bat da (Universitat de Barcelona, Autònoma de Barcelona, Politècnica de Catalunya, Pompeu Fabra, Universitat de Girona, de Lleida, Universitat Rovira i Virgili, Universitat Oberta de Catalunya, Universitat Jaume I eta Universitat de Vic). Material gehiena sarbide irekian dago, nahiz eta Unibertsitateko erabiltzaileei mugatutako beste batzuk ere badauden. Besteak beste, komunitate eta bilduma edo materialen bidez sartu zaitezke.
Nazioarte mailan:
- MIT OCW: Massachussets Institute of Technologyk (MIT) sortutako irakaskuntzako materiala eta ikasteko objektuen gordailua.
- The Open Education Consortium: Hezkuntza irekiko kontsortzioaren plataforma, mundu guztiko 100 unibertsitate baino gehiagok libreki eta doan irakaskuntzako eta ikasketako materialak partekatzen dituzten plataforma.
- OCW Europe: Plataforma europearra Open Education Consortium-en unibertsitate parte-hartzaileak dituena.
- Merlot:California State Universityn hasitako proiektua, Ikasteko material ireki eta partekatuak sortzen ari diren komunitateak trebatzeko.
MOOC (Massive Open Online Course)
Massive Online Open Courses-en akronimoa, sareko ikastaro ireki eta jende askorentzakoa da, internet bidez eskaintzen da, doakoa eta egiteko interesa duen eta izena ematen duen edozein pertsonari zabalik dago. MOOCak ez dira beti zabalik egoten eta data jakinetan eskaini edo aktibatzen dira. Izena ematea eskatzen dute, doakoa den arren. Ikastaro hauek eskaintzen dituzten erakunde batzuek ikastaroa amaitu duten eta nahi duten pertsonei ziurtagiriak ematen dizkiete.
- MOOC zer den jakiteko bideoa, Dave Cormierrek egina.
Mundu osoko Unibertsitateetan sortutako MOOCak biltzen dituzten plataformak badaude:
- Miríada X: online ikastaro gehienak gaztelaniaz eta portugaldarrez eskaintzen ditu. Unibertsitate iberoamerikarrek bultzatua da.
- Coursera: nazioarteko 130 erakunde baino gehiago dituen plataforma, batez ere Estatu Batuetakoak. Online bidezko doako ikastaroak eskaintzen ditu, ingelesez eta batzuk gaztelaniaz ere bai.
- Futurelearn: Erresuma Batuko Open Universityk bultzatua. Online bidezko ikastaroak eskaintzen ditu batez ere ingelesez.
- edX: Massachussets Institute of Technologyk (MIT) bultzatua Harvard eta Berkeleyko unibertsitateekin beste batzuen artean. Online bidezko ikastaroak eskaintzen ditu batez ere ingelesez.