Argitaratu irekian zure ikerketa
ARGITARATU IREKIAN ZURE IKERKETA
Sarbide Irekian argitaratzea nahi baldin baduzu, jarri harremanetan zure Bibliotekarekin. Zure beharretara egokitutako aholkularitza indibidualizatua eskaintzen dizugu. Jarri gurekin harremanetan.
Hauek dira sarbide irekian ekarpena egiteko dituzun bide nagusiak:
- zure artikuluak sarbide irekiko aldizkari eta gordailuetan argitaratzea
- zure ikerketa zientifiko eta akademikotik ateratako datuak sarbide irekiko gordailu instituzionaletan argitaratzea
Baliabide hauek irakasle eta ikerlariek zuen egile eskubideak modu egokian kudeatzeko gai izan zaitezten sortu eta aukeratu dira. Zuen ikerketetan sortzen dituzuen obrak eta datuen egile eskubideen kudeaketaren garrantziaren gaineko oinarrizko informazioa jasotzen dute. Zuen obren egile eskubideak eta zuen ikerketetan sortzen dituzuen datuen kudeaketaren garrantziaren gaineko oinarrizko informazioa jasotzen dute.
Zure argitalpenak, egile eskubideak eta sarbide irekia
- Zaindu zure eskubideak, erraztu sarbide irekia. Multimedia tutoriala:
Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitatea eta Kataluniako Universitat Obertako bibliotekek garatua, REBIUN 2. lerroko lantaldekoa diren bibliotekak.
- Ekoizpen intelektuala, eskubide motak, sarbide irekia eta gordailuetan gordetzea
- Mantendu zure egile eskubideak
- Aldizkari zientifikoetan argitaratzea eta gordailuetan automatikoki artxibatzea
- Mantendu zure egile eskubideak editorialen aurrean:
Infografia REBIUN 2. lerroko lantaldeak garatua
Zer dira datu irekiak?
Datu irekiak edozein pertsonak erabili, berrerabili eta banatu ditzakeen datuak dira. Erabili, berrerabili eta banatzeko baldintza bakarrak egiletza aipatzea (aitortza eskakizuna) eta egileek zehaztu dutenean datu berriak jatorrizkoak banatuak izan diren termino berdinetan elkarbanatu eta banatzea.
- Datu irekien definizioa ulertzeko eskuliburua
- Datu irekien gaineko infografiak
- Zientzia irekia: hiritar guztientzako irekita eta eskuragarri dauden ikerketa eta datu zientifikoak
- Datu zientifikoen zikloa
- Datuen Kudeaketa Plan bat egiteko 10 pauso
- Nola bete datuen argitaratze eta kudeaketa aginduak Horizon 2020n
Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzaren bat badaukazu, jarri harremanetanzure Fakultateko Bibliotekarekin.