Egileen eragina

ZURE IKERKETA EBALUATU ETA ZIURTATU

Argitaratzen duten egileen kalitatea neurtzeko zenbait adierazle daude.

Ekoizpen zientifikoa argitaratutako lan kopurua eta lanon aipamen kopuruarekin erlazionatutako irizpide multzo batekin neurtu eta ebaluatzen da. Neurtzen diren irizpideen artean azpimarratzekoak dira:

  • argitaratu duzun lan kopurua
  • jaso duzun aipamen kopuru osoa
  • argitaratu duzunaren bakoitzeko batez besteko aipamenak
  • argitaratu duzun lan esanguratsuen kopurua
  • argitaratu duzun lan aipatuenetako aipamen kopurua
Zure ekoizpen zientifikoaren datuak denbora errealean eskura izan ditzazun, GEPeko Bibliotekak kontsulta batzuk prestatu ditu zure interesekoa izan daitekeen informazioarekin. Zure ekoizpen zientifikora sar zaitezke, baita zure ikerketa-taldearen ekoizpen zientifikora ere, esteka honen bidez.

Egileentzako metrikak

Egile baten H indizea

Ikerketan jarduten duen edozein pertsonaren ekoizpen zientifikoa ebaluatzeko indize garrantzitsuenetarikoa da. Kaliforniako Unibertsitateko Jorge Hirsch-ek 2005ean proposatua, diziplina zientifiko batean egile nabarmenenak zeintzuk diren jakiteko aukera ematen du, bere argitalpenek jasotako aipamen kopuruaren arabera.

H indizea egile baten argitalpen kopurua eta jasotzen duen aipamen kopuruaren arteko oreka bezala definitu daiteke. Bizitza akademiko osoaren ekoizpena baloratzen da, ondorioz egile eta ikerlari berrienek H indize baxuagoa izaten dute. Adierazle hau beti erabili behar da diziplina zehatz batean informazioa detektatzeko, ez baitu gai arlo ezberdinetako ikerlarien arteko alderaketarik egiten uzten.

H indizea kalkulatzeko egile baten argitalpen guztiak hartzen dira eta beheranzko ordenean zenbakitzen dira bakoitzak jasotako aipamen kopuruaren arabera. Ordena zenbakia argitalpenak jasotako aipamen kopuruaren berdina denean egilearen h indizea da.

Informazio zientifikoaren atari, datu base eta plataforma batzuk egileen H indizea jasotzen dute (Web os Science, Scopus, eta abar).

Nola aurkitu egile baten H indizea Web of Sciencen?

  • Aukeratu bilaketa egilea jarrita.
  • Egin bilaketa egile jakin horren argitalpen guztiak bilatzeko. Kontuan hartu behar duzu egileak bere karrera erakunde ezberdinetan garatu ahal izana eta bere bizitza profesionalean zehar era ezberdinetan sinatu ahal izan duela.
  • Argitalpenak bilatutakoan, aukeratu sortu aipamen txostena“Create citation report”. Aipamenen txosten honetanegilearen datuak eta H indizea grafiko eta estatistika bidez agertzen dira.

Nola bilatu egile baten H indizea Scopus datu basean?

  • Egin bilaketa bat Author search-en egilearen argitalpen guztiak bilatzeko.
  • Bere ekoizpen zientifikoa bilatutakoan aukeratu “aipamenen txostena” View Citation Overview, eta egilea eta bere H indizearen txosten estatistiko bat agertuko da.

Ikerlarien H indizea Google Academicsen

Google Academicsek bere perfil pertsonala sortzen duen edozein pertsonak bere dokumentuek jasotzen duten aipamenen jarraipena egiteko aukera ematen du.

Google Academicsek egile perfilak ematen duen aipamenen gaineko informazioan jasotako aipamen guztiak agertzen dira eta baita azken 5 urteetan jasotako aipamenak ere. H indizearen gaineko informazioa Google Academicsek maneiatzen dituen argitalpen kopuruak eta jasotako aipamenen kopuruen arabera kalkulatzen da. Gutxienez 10 aldiz aipatutako argitalpenak jasotzen dituen i10 indizea ere eskaintzen du eta azken 5 urteotan behintzat 10 aldiz aipatutako argitalpen kopurua ere agertzen du.