Zure izena nola idatzi

ZURE IZENA NOLA IDAZTEKO AHOLKUAK

Zure ikerketa lanak nola izenpetzen dituzun funtsezkoa da garatzen duzun lana egoki ezagutarazteko. Zure izenpea normalizatzeak errazago egingo dizu zuk ikertzaile gisa ekoitzitako bibliografia identifikatzea.

Garrantzitsua da izenpe modu bakarra erabiltzea zure karrera profesionalean zehar. Horrela errazago izango da datu base handietan eta nazioarteko atari zientifiko eta teknikoetan zure identifikazioa.

Bibliotekak aholku hauek proposatzen dizkizu, Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioaren (FECYT) Egile eta instituzio zientifikoen normalizaziorako gomendioak izeneko dokumentuan oinarrituta, zure lanak eta argitalpenak izenpetzeko:

  • Oso ohikoak ez diren abizenak dituzten egileentzat

Gomendatzen da Izena-Abizena osorik erabiltzea:

Izena Abizena 1 (Adibidez: Antonio Moracho)

Izen konposatuentzat: Gomendagarria da lehen izena osorik sartzea eta bigarrenaren hasierako letra,

Izena1 Izena2ren hasierako letra Abizena1

(Adibidez: Antonio M. Moracho)

  • Ohiko abizenak dituzten egileentzat

Gomendagarria da Izena eta bi abizenak erabiltzea, marratxo batez elkartuta.

Izena Abizena 1-Abizena 2 (Adibidez: Antonia Caballero-Plasencia)

Izena 1 Izena 2 Abizena 1-Abizena 2 (Adibidez: Antonia Maria Caballero- Plasencia).

Marratxoak ez du uzten bigarren abizena ezabatzen, ohiko abizenak dituzten egileengandik hobeto bereizteko.

Ez da gomendagarria da honelako partikulak erabiltzea: del / de/ de la … Ezin badira saihestu, hobe da marratxoak erabiltzea hitzen artean.

 

Gure laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko BIbliotekarekin.

Granadako Unibertsitateko EC3 eta CINDOC-CSICeko Zientzia eta Teknologiaren gaineko Analisi Kuantitatiboko ikerketa taldeek FECYTerako landutako “Espainiako ikertzaileei argitalpen zientifikoetan egile eta instituzioen izena normalizatzen laguntzeko eskuliburu proposamena” izeneko dokumentuaren 2007/01/17ko bertsiotik hartutako eta egokitutako testuak.