Sarrera eta onarpena

Titulazio Ofiziala

Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

44 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Leku kopurua

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 44 da.

 

Sarrera

  1. Master honetarako zuzeneko sarbidea Ingeniaritzako Graduetako tituludunei baimenduko zaie, konpetentzia hauek bereganatu dituztela egiaztatzen badute:
  • 1. Konpetentzia: Konplexutasun txikiko zirkuitu elektrikoak interpretatu eta analizatzea, energia eraldatzeko aplikazioetarako, kontrolerako eta egokitzapenerako.
  • 2. Konpetentzia: Zirkuitu elektriko eta elektroniko analogikoak diseinatzea aplikazio errazetarako eta digitaletarako.
  • 3. Konpetentzia: Konplexutasun ertaineko sistema elektronikoak interpretatu eta analizatzea, kontrol eta egokitzapen aplikazioetarako.
  • 4. Konpetentzia: Zirkuitu elektroniko digitalak diseinatzea, aplikazio errazetarako.
  • 5. Konpetentzia: Konplexutasun ertain/handiko sistema elektroniko digitalak programatzea, industri aplikazioetarako.
  • 6. Konpetentzia: Sistema mekaniko sinpleak interpretatu eta analizatzea.
  • 7. Konpetentzia: Konplexutasun ertain/handiko automatak programatzea, industri aplikazioetarako.
Proposatutako konpetentzietan oinarrituta, Gradu hauetako edo parekoetako tituludunek zuzeneko sarbidea izango dute:
  • Industria Elektronikako Ingeniaritza 
  • Energiaren Ingeniaritza 
  • Ingeniaritza Mekanikoa
Gradu hauetako edo parekoetako tituludunek prestakuntzako osagarriarekin izango dute sarbidea:
  • Industri Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Biomedikoa
  • Informatikako Ingeniaritza
  • Telekomunikazio Sistemetako Ingeniaritza

Konpetentzia horiek prestakuntza ikastaroetan parte hartzearen arabera egiaztatuko dira, ahal dela masterraren antzeko gaietan. Halaber, zenbait arlotako esperientzia profesionala hartuko da kontuan, horien artean egonik enpresa bateko azpiegitura informatikoen kudeaketa, web aplikazioen garapena, datu baseen administrazioa eta kudeaketa, etab.

Adierazitakoaren arabera, konpetentziak ezin badira aurreko ikasketekin egiaztatu, 1. koadroan, Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterrean sartzeko ikasgai osagarriak erakusten dira.

Konpetentzia / Ikastaro osagarria

TEKNOLOGIA ELEKTRONIKOA

OINARRIZKO INDUSTRI AUTOMATIZAZIOA

MAKINA ETA MEKANISMOEN TEORIA

MIKROPROZESAGAILUAK

1. Konpetentzia

X

 

 

 

2. Konpetentzia

 

 

 

 

3. Konpetentzia

 

 

 

X

4. Konpetentzia

 

 

 

X

5. Konpetentzia

 

 

 

X

6. Konpetentzia

 

 

X

 

7. Konpetentzia

 

X

 

 

 

  1. Atzerriko goi mailako tituluren bat duten ikasleak sartu ahal izango dira, baldin eta titulua Europako Goi Hezkuntzako Esparruko goi hezkuntzako erakunderen batek emandakoa bada, zeinak titulua eman duen herrialdean Masterreko ikasketak egiteko gaitasuna duela bermatzen baitu. Kasu horretan, Masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aldez aurretiko prestakuntza osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko atalean aipatutakoekin daukan baliokidetasunaren arabera.
  2. Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpokoak diren hezkuntza sistemetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, tituluak homologatu beharrik gabe, baldin eta Unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horiek Espainiako unibertsitate titulu ofizialei dagokien pareko prestakuntza maila dutela, eta titulua eman duen herrialdean graduatu ondoko ikasketak egiteko gaitasuna adierazten badute. Kasu horretan, Masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aldez aurretiko prestakuntza osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko atalean aipatutakoekin daukan baliokidetasunaren arabera.

 

Onarpena

Ikasleak onartzeko Organoa Mondragon Unibertsitateko GEPeko Batzorde Akademikoa da. 

Sartzeko baldintzak beteta, ikasleak onartzeko bi irizpide hauek hartuko dira kontuan: 

  1. ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko prestakuntza egiaztatua) eta 
  2. ikasleen espediente akademikoa.

Ikasleei ingeleseko B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie masterrean onartuak izan ahal izateko (Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komuna: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa), ikasleek behar besteko maila dutela bermatzeko, jarraipena eta ikasketa bermatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko. Eta gaztelania ez bezalako hizkuntza ofiziala duten atzerriko ikasleei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.

Eskatutako leku kopurua eskainitakoa baino handiagoa bada, lekuak batez besteko notaren arabera esleituko dira, formula honi jarraituz: 

Onarpen nota (ON): Espedientearen batez besteko nota (%90) + curriculum akademikoaren nota (%10)

Unibertsitatea baino gehiago gara