Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
"Baliatu marketin digitalaren plataformak eta tresnak, bezeroak erakartzeko eta salmentak handitzeko"
Aurrerapenik bizkorrena duten diziplinen artean dago Marketin Digitala, abiadura handiz ari baita aldatzen eta eraldatzen. Hori dela eta, marketin digitalaren teknikak menderatzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dituzu master honetan, eta aukerak antzemateko eta beti sektoreko gainerako profesionalak baino urrats bat aurrerago joateko gaitasuna ere bai.
Behar horri erantzuteko diseinatu dute profesional handiek Marketin Digitaleko Masterraren programa, eta, modu praktikoan, marketin digitalaren teknikarik aurreratuenak irakatsiko dizkizute.
Taldeak gidatzea
Proiektu errentagarriak gidatzeko beharrezko gaitasunak lortuko dituzu, bai eta marketin digitalaren alorreko lantaldeak motibatzeko eta koordinatzeko ere.
Proaktibotasuna
Ingurune aldakor honetan, edozein arazori azkartasunez irtenbiderik eraginkorrena bilatzen ikasiko duzu.
Analisi kritikoa
Gaitasuna edukiko duzu informazioa irizpide objektiboz ikertzeko eta hartan sakontzeko, erronka bakoitzari irtenbiderik egokiena emateko.
Tresnak menderatzea
Marketin digitaleko tresnarik nabarmenenak menderatuko dituzu, eta horietako bakoitzak marketin-estrategiarako eskaintzen dizun onena baliatzen jakingo duzu.
Etengabeko ikaskuntza
Marketin digitalaren alorreko metodologiak, teknikak eta tresnak etengabe aldatzen dira, eta, ondorioz, jakin egin behar duzu zure estrategiak horiek eskaintzen dituzten aukera berrietara egokitzen.
Proiektuen kudeaketa
Gai izango zara bezeroak emandako helburuak lortzeko behar duzun marketin digitaleko estrategia diseinatu, garatu eta abian jartzeko.
Aukerak identifikatzea
Merkatu, sektore eta plataforma digitaletako aukerak identifikatzen jakingo duzu, zure enpresari lehiakortasun handiagoa emateko.
Kanpainak planifikatzea
Gauza izango zara hainbat plataforma eta hartzailetara bideratutako onlineko marketin-kanpainak planifikatu eta kudeatzeko, eta horien kostuak nahiz errentagarritasunak zehazteko.
Bihurketa handitzea
Gaitasuna izango duzu bezero gehiago erakarri eta enpresaren salmentak areagotzeko, bihurketa aztertzearen eta optimizatzearen bidez.
Emaitzak aztertzea
Web-analisirako tresnak erabiltzen ikasiko duzu, kanpainak planifikatu eta kanpainen eta negozio digitalen emaitza maximizatzeko.
Marketin digitala ikasteko eskakizunak
- Izugarri atsegin dut marketina
- Ongi moldatzen naiz teknologia berriekin
- Mundu digitala gustatzen zait
- Jakingura handiko pertsona naiz
- Oso gustuko ditut sare sozialak
- Komunikatzeko trebetasuna dut
- Pertsona sortzailea eta dinamikoa naiz
Baieztapen horietakoren batekin bat bazatoz, master hau aproposa duzu etorkizun profesionala garatzeko.
Marketin Digitaleko Masterrean sartzeko eskakizunak
Marketin Digitaleko irakasgaiak
- Marka digitalaren kudeaketa
- Bezero digitalaren esperientzia
- Ekonomia digitaleko estrategia
- Ekintzailetza digitala
- Marketin mugikorra eta onlineko joera berriak
- Kudeaketarako konpetentzia digitalak
Masterraren lan-irteerak del Máster
- Proiektu digitalen arduraduna
- Marketin digitalaren arduraduna
- e-Commercearen arduraduna
- SEOaren arduraduna
- SEMaren arduraduna
- Marka digitalaren arduraduna
- Eduki-editorea
- Edukien arduraduna
- Komunikazio digitalaren kudeaketa
- Sare sozialen arduraduna
- Publizitate-idazlea
- UXaren arduraduna
- Web-analista