Sarrera profila
Titulazio Ofiziala
Marketin Digitala Unibertsitate Masterra
Iraupena
60 ECTS
1 urte
Campusa
BBF-Bilbao
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Presentziala
DOC Katalogoa
Sarrera profila
Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterra, hurrengo baldintzetatik edozein betetzen duten ikasleek egin ahal izango dute:
- Masterraren ikasketa ofizialetan sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea, eta halaber onartuko dira Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko estatu kideren bateko goi hezkuntzako erakunderen batean lortutako tituluak ere, baldin eta master ikasketak egiteko ahalmena aitortzen badute.
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza sistemetako tituludunek ere izango dute aukera masterrean sartzeko, tituluak homologatu beharrik gabe. Kasu horietan, Unibertsitateak egiaztatuko du haien prestakuntza maila baliokidea dela Espainiako unibertsitate titulu ofizialekiko eta titulu horiek graduondoko ikasketak egiteko ahalmena ematen dutela tituluak ematen dituzten herrialdeetan. Bide horretatik sartzeak ez dakar, inondik ere, titulua homologatzea, ezta aitortzea ere, ezpada masterreko ikasketak egiteko aukera lortzea.
Hurrengo titulazioen egresatuek izango dute lehentasuna master hau burutzeko:
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza.
- Kazetaritza
- Ikus-entzunezko komunikazioa
- Publizitatea eta Harreman Publikoak
- Diseinua
- Marketin
- Lidergo ekintzailea eta Berrikuntza
- Turismoa
Gainontzeko hautagaientzat, ez badira eskainitako plazak aurretik deskribatutako profilekin betetzen, eskatuko zaizkie, aldez aurretiko ezagutzak eta lan esperientzia, Enpresen kudeaketa eta Zuzendaritzan, Marketinen eta tresna digitaletan.